Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  María José Aramberri

María José Aramberri

Musikan Goi-Mailako Tituluduna, Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Goi-Mailako Kontserbatorioan. Pedagogian (Deustuko Unibertsitatea) eta Psikologian (EHU) lizentziatua. Pedagogian Doktorea, UNEDeko Hezkuntza Fakultateko MIDE II Departamentuan (Madril). Pedagogia espezialitateko irakaslea da Musikenen, Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian. Ponentziak aurkeztu ditu musika-hezkuntzaren inguruko jardunaldi eta kongresuetan eta artikuluak argitaratu ditu alor horretako estrategiei eta gaitasunei buruz. SEM-EE elkartearen zuzendaritza-batzordeko Idazkari Orokor gisa, musika-hezkuntzari buruzko jardunaldiak eta topaketak koordinatu ditu.

X