Jarrai Gaitzazu

Home  /  Masterrak  /  MASTERREN INGURUKO HITZALDI INFORMATIBOA

MASTERREN INGURUKO HITZALDI INFORMATIBOA

 

Otsailaren 4ean, larunbata, Masterrei buruzko hitzaldi informatiboa egingo dugu online. Har ezazu parte, Musikenen ematen diren Master ofizial ezberdinen xehetasun guztiak ezagutuko dituzu!

promo master jazz 5

Otsailaren 4an, 15.00etan, ateak modu birtualean zabalduko ditugu parte hartzaileek gure instalakuntzak eta bertan egiten diren Master ikasketen jarduerak ezagutzeko aukera izan dezaten. Eskaintzen diren bost Master titulazio ofizialen inguruko antolaketaren, izen-ematearen, sarrera-proben eta balioaren inguruko informazioa emango da. Ikasketa plan ezberdinak eta horien materia derrigorrezkoak, zeharkakoak, hautazkoak, praktika profesionalak, masterclassak, ikerketa, e.a. mintzagai izango ditugu; bai eta eskolak ematen dituzten irakasleak, bertakoak eta gonbidatuak, lanbidearekin duten harremana eta egungo musikariaren beharrak ere.

Horretaz gain, aurkezpena amaitutakoan chataren bitartez parte-hartzaileek dituzten galderei edo zalantzei erantzungo zaie.

Hitzaldia online egingo da bideokonferentziaz eta doakoa izango da. Parte hartzeko aurrez erreserba egin beharko izen-emate formulario honen bitartez. Izena emateko azken eguna 2022ko otsailaren 1a izango da.

X