Iñigo Giner

Iñigo Giner Mirandak arte eszenikoen eta musika-sorkuntzaren arteko elkargune horretan landu eta garatu du bere ibilbide artistikoa. Bere burua piano-jotzaile eta konpositore gisa trebatu ondoren, musikaren esparru tradizionaletatik –eszenarako musika-konposiziotik– eremu esperimentalagoetara zabaldu zuen bere jarduera, kontzertu eszenikoak diseinatuz eta performancearen eta antzerkiaren ezaugarriak musika sinfonikoan eta ganbera-musikan txertatuz.
2011tik, bakarlari eta taldeentzako kontzertu-sorkuntzarekin uztartzen ditu antzerkiko eta antzerki musikaleko musika-zuzendaritza eta interprete-lanak (Schauspielhaus Zürich, Teatro Real de Madrid, Komische Oper Berlin). Horiek horrela, kontzertu eszenikoak diseinatu ditu Tonhalle Zürich, Münchener Philharmoniker eta Mahler Chamber Orchestra orkestrentzat, eta erreferentziazko aretoetan aurkeztu ditu kolaborazio horiek, hala nola Isarphilharmonie aretoan, Konzerthaus Dortmunden, Komische Oper Berlinen, Konzerthaus Berlinen, L’Auditori de Barcelonan, eta Elbphilharmoni Hamburgen.
Gainera, Berlingo antzerki musikaleko DieOrdnungDerDinge ensemblearen sortzaileetako bat da. Talde horrekin, kontzertu eszenikoaren eta antzerki musikalaren mugak aztertu ditu. Iaz, TONALi award jaso zuen lan berritzaile horren sari gisa.