Javier Alonso
Perkusio-ikasketak Bilboko Kontserbatorioan egin zituen J. Manuel Gallardo irakaslearekin, eta Karrera-amaierako Ohorezko Saria jaso zuen. 1998. urtean, Robert Van Sice eta Miquel Bernat izan zituen irakasle Rotterdameko Kontserbatorioan, “Uitvoerend Musicus” (kontzertista) titulazioarekin graduatuz. Perkusio Masterra egin zuen Yaleko Unibertsitatean (AEB) 2004an. 1992an perkusio-jotzaile plaza lortu zuen Bilboko Udalaren Txistulari Bandan.
1995ean bigarren saria lortu zuen “Juventudes musicales”-ek antolatzen duen “Concurso Permanente para Jóvenes Intérpretes” lehiaketan. 1994tik 2005era “Inner Dúo” (saxofoi eta perkusio bikotea) taldeko kide izan zen, eta “Hots” izeneko CDa argitaratu zuten. Espacio Sinkro ensembleko kide gisa mundu osoan zehar ematen ditu kontzertuak eta C. Bernaola edo F. Ibarrondo bezalako konpositoreen 5 CD monografiko baino gehiago grabatu ditu. 1993 eta 2011 bitartean Bilboko Orkestra Sinfonikoaren kide izan zen perkusio bakarlari/tinbal laguntzaile moduan. Hainbatetan izan da bakarlari orkestra horretan, besteak beste, honako obra hauek interpretatuz: “Bi pianorentzat kontzertua”, Bela Bartok-en perkusioa eta orkestra; Martin Bresnick eta R.V. Sice musikagileen “Grace” bi marinba eta orkestrarentzat; M. Luc-en “Enbat” eta O. Messiaen-en “Des Canyons aux Etoiles”. Gasteizko eta Bilboko Kontserbatorioetako irakaslea izana da eta 2010. urtetik perkusio-irakaslea da Musikenen.