Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Miguel Ángel Angulo Cruz

Miguel Ángel Angulo Cruz

Campo de Criptanan (Ciudad Real) jaio zen. Antonio Ariasekin eta Kate Hillekin egin zituen flauta-ikasketak. Hobekuntza ikastaroak jaso zituen Andrés Carreres, Rafael López del Cid, Alain Marion, Raimond Guiot eta Aurèle Nicolet maisuen eskutik. Espainiako Gazte Orkestra Nazionaleko kide izan da.

Madrilgo Udalaren Banda Sinfonikoan ere aritua da.  1987an “Alain Marion” lehenengo saria jaso zuen Bilboko Nazioarteko Lehiaketan, eta urte hartan bertan, Flauta-katedrako postua lortu zuen; une honetan postu horretan eszedentzia hartua dauka.

Orquesta de Cadaqués-ekin lan egin ohi du, eta orkestra horrekin grabazioak egin izan ditu Sir Neville Marriner eta Jaime Martínen zuzendaritzapean. Madrilgo Orkestra Sinfonikoarekin eta Valentziako Erkidegoko Orkestrarekin ere egin du lan. Bestalde, Madrilgo Auditorio Nazionaleko Ganbera zikloan, Joan March Fundazioan eta Sofia Erregina Zentroan ere jo du, eta RNErentzat grabazioak egin izan ditu. Espainiako Gazte Orkestra Nazionalean, Madrilgo Erkidegoko Gazte Orkestran eta Euskal Herriko Gazte Orkestran irakasle gonbidatu lanean aritu da.

1992tik Espainiako Orkestra Nazionaleko kidea eta 2001etik Musikeneko irakaslea da (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia)

X