Marta Zabaleta
Donostian musika-ikasketak burutu eta pianoko 1. saria lortu ondoren, Marta Zabaleta Europako eskola nagusietan izan zen bere trebakuntza sendotzen; Parisko CNSM eskolan D. Merlet irakaslearekin, Madrilgo Reina Sofian D. Bashkirov-ekin eta Marshall Akademian Alicia de Larrocharekin.
Nazioarteko lehiaketa garrantzitsuetan saritua izan da (Paloma O’Shea, Jaen edota Zaragozako Pilar Bayona) eta geroztik kontzertu ugari eman ditu; hala, Englisch Chamber orkestrarekin jo izan du eta New Yorkeko Carnegy Hall bezain areto ospetsuetan ere aritua da.
Grabatu dituen diskoen artean, honako hauek ditugu: J.Rodrigorena (EMI zigilua), F. Escuderorena (CLAVES zigilua), ganbera-musikaren bi disko Asier Polorekin (BBK eta IBS zigiluak) eta M. Pompey eta Goyescas de E. Granados-en kontzertua bi pianotara (RTVE zigilua).
Gaur egun Musikeneko irakaslea eta Bartzelonako Granados – Marshall akademiaren zuzendaria da.