Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Bruno Claverie

Bruno Claverie

1986an Michel Debost eta Christian Lardé-ren eskoletan sartu zen, Parisko Goi-Mailako Musika Kontserbatorio Nazionalean, eta hiru urte geroago Flauta eta Ganbera Musika alorretako Lehenengo Sariak lortu zituen, biak ahobatez.  Jean-Pierre Rampal, Alain Marion, Patrick Gallois eta Aurèle Nicoletekin hobekuntza ikasketak egin zituen gero eta Pierre-Yves Artaud-ekin musika-pedagogiako ikasketak.

Orchestre des Jeunes de la Méditerranée eta Schleswig-Holstein Festival Orchestrako kide izan da Leonard Bernsteinen zuzendaritzapean eta talde askorekin aritu da lanean Europan, Amerikan eta Asian barrena.

Radio France orkestrarekin eta Montecarloko, Bilboko eta Montpellier-ko orkestra filarmonikoekin lan egin ohi du. Bakarlari modura egin dituen bere lan aipagarrienak, berriz, Tomás Aragüés-en Tria ab uno  flauta eta orkestrarentzat obra Musikaste Jaialdian estreinatzea, Cimarosaren Kontzertu Bikoitza  interpretatzea eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin Mozarten Kontzertuak  jo izana dira. 1989. urtetik flautista bakarlaria da Euskadiko Orkestra Sinfonikoan eta 2002. urtetik Musikeneko (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia) irakaslea da. Hobekuntza-ikastaroak ematera gonbidatzen dute maiz nola estatuko hala nazioarteko kontserbatorioetan.

X