Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Javier Azanza

Javier Azanza

Valentziakoa da jatorriz. Castellóko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan burutu zituen ikasketak.

Ikasle gisa trebatzen ari zen garaian, Jonde orkestrako eta Gustav Mahler-en Gazte Orkestrako kide izan zen.

Alemanian, Hochschule für Musik und Theater eskolan (Munich) Raymond Curfs eta Peter Sadlo irakasleekin egin zituen ikasketak. Era berean, Berlingo Filarmonikaren Karajan akademian Rainer Seegers eta Franz Schindlbeck irakasleekin orkestra-ikasketak burutzeko beka jaso zuen.

Besteak beste, Berliner Philharmoniker, Royal Concertgebouw Orchestra, Bayerischen Staatsoper eta NDR Elbphilharmonie orkestrekin egin zuen lan.

2015tik 2017ra bitartean Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kide izan zen.

Gaur egun, Parisko Orkestran tinbalari solista eta Musikeneko (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Zentroko) irakaslea da.

X