Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MSKN MASTER ENSEMBLEAK WINTERREISE INTERPRETATUKO DU HANS ZENDERREN BERTSIOAN

MSKN MASTER ENSEMBLEAK WINTERREISE INTERPRETATUKO DU HANS ZENDERREN BERTSIOAN

MSKN Master Ensembleak, Musikeneko Interpretazio Masterreko ikasleek osatutako taldeak, kontzertua eskainiko du datorren otsailaren 28an, larunbata, 19:00etan, Musikeneko auditorioan, José Luis Estellésen zuzendaritzapean eta Aitor Garitano tenorra bakarlari gisa.

Neguko bidaia izenburua duen programak Hans Zenderen Schuberts Winterreise (1993) lana izango du ardatz, Franz Schuberten lied ziklo ospetsuaren berrirakurketa garaikidea. Interpretazioan Aitor Garitano, Bergarako tenorra entzungo da; Musikenen trebatua eta ibilbide sendoa duena esparru sinfoniko-koral eta operistikoan.

  • Programa hemen 
  • Musikeneko Auditorioa
  • 2026ko otsailaren 28a – 19:00

Sarrera librea eta doakoa lekua bete arte