Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Hitzaldia eta kontzertua Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko Musikenen

Hitzaldia eta kontzertua Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko Musikenen

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Musikenek programazio berezia antolatu du martxoaren 6an eta 7an. Helburua da emakumeen talentua eta berdintasuna ikusaraztea musikaren sektorean eta arte-sorkuntzan.

Emakunderen ” Eman lekua berdintasunari. Jarrai dezagun emakumeen eskubideak esparru guztietara zabaltzen” lelopean, Musikenek bi hitzordu proposatzen ditu:

  • Martxoak 6 – 13:00

Maite Maite Arroitajauregi konpositorearen hitzaldia (Akelarre filmarengatik Jatorrizko Musika Onenaren 2021eko Goya Saria):

“Irudiaren eta soinuaren artean: soinu-bandaren bidea”

  • Martxoaren 7an 19:00etan

MUSIKENE BANDA SINFONIKOA kontzertua. Rocío Fernández klarinete-jotzailearen protagonismoa izango du, eta bakarlari gisa arituko da, emakumeak eszenatokietan duen papera berretsiz.