Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MUSIKENEKO BANDA SINFONIKOAK BAT EGIN DU M8arekin KONTZERTU BEREZI BATEKIN

MUSIKENEKO BANDA SINFONIKOAK BAT EGIN DU M8arekin KONTZERTU BEREZI BATEKIN

Musikeneko Banda Sinfonikoak, ikastegiko haize eta perkusiozko hirurogei ikasle baino gehiagok osatutako taldeak, kontzertu berri bat eskainiko du larunbat honetan, martxoak 7, arratsaldeko 19:00etan, Musikeneko Auditorioan, David Fiuza zuzendari gonbidatuaren zuzendaritzapean.

Emakumearen Nazioarteko Egunaren bezperan, emanaldi honek Musikenek berdintasunarekin eta emakumeen talentua ikusaraztearekin duen konpromisoa nabarmentzen du. Kontzertuan Rocío Fernández klarinete-ikasleak (laugarren mailakoa) parte hartuko du bakarlari gisa, Óscar Navarroren Klarineterako II. Kontzertua interpretatuz.

Egitaraua osatzeko, Fauchet, Hindemith eta Graingeren lanak eskainiko dira; exigentzia handiko eta estilo-aberastasun zabaleko proposamen artistikoa, hain zuzen ere.

👉Ikusi programa osoa hemen 

Musikenen ikasi nahi duzu? Kontzertu hau gure prestakuntzaren kalitatea gertutik ezagutzeko aukera paregabea da. Gainera, Graduan izena emateko epea martxoaren 15ean irekiko da.

🎟️ Sarrera librea lekua bete arte