Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  BIOLONTXELO GRADUONDOKO IKASTAROA – INTERPRETAZIO TEKNIKAREN GARAPENA

BIOLONTXELO GRADUONDOKO IKASTAROA – INTERPRETAZIO TEKNIKAREN GARAPENA

IRAKASLEA: Elena Escalza

Elena Escalza Bilbon jaio zen, eta bertako Kontserbatorioan egin zituen musika-ikasketak. Maria de Macedorekin ere ikasi zuen, Madrilen. Alemaniara joan zen, eta Freiburgeko Musikhochschule-n lizentziatura lortu zuen.

Frankfurteko Musikhochschule-n jarraitu zuen ikasten, eta Konzertsolistin diploma lortu zuen bertan.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Alexander von Humboldt Fundazioaren bekak jaso ditu, baita La Caixa eta Deutscher Akademischer Austauschdienst erakundeek batera emandako beka ere.

Bere prestakuntza osatu du Gary Hoffman irakaslearekin, Parisko Ecole Normale-n, eta Lluis Claret irakaslearekin, Madrilgo Alcalá de Henareseko Unibertsitatean.

Gainera, hainbat biolontxelista garrantzitsurekin lan egin du, eta haien aholkuak jaso ditu, hala nola Janos Starker, Bernard Greenhouse, T. Demenga, F. Helmerson, Ivan Monighetti, Michael Sanderling etab.

“Cuarteto Quiroga” laukotea sortu du. Laukoteko kide izanik, Rainer Schmidten ikaslea izan da (“Cuarteto Hagen”), Reina Sofía Goi-mailako Musika Eskolan.

Sariak jaso ditu estatuko eta nazioarteko hainbat lehiaketatan, eta nabarmentzekoak dira Beethoven Klaviertrio Wettbewerb, Nicanor Zabaleta Saria, Espainiako Musikari Gazteen Kamera Musikaren Lehiaketa Nazionalaren Saria, Manresako Hiriaren Saria, etab.

Biolontxelista bakarlariaren plaza lortu du Alemaniako “Südwestdeutsche Philharmonie Konstanz: Orchester” orkestran.

Hari Laukoteko eta Errepertorio Orkestraleko irakasgaiaren irakaslea da Musikene Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegian.

Cuarteto del Pino laukoteko eta Schubert hari-laukoteko kidea.

Azalpena

Goi mailako titulazioa duten eta beren garapen tekniko eta musikalarekin jarraitu nahi duten biolontxelo jotzaile guztiei zuzendutako ikastaroa da, musikari eta interpretatzaile gisa duten prestakuntzan sakontzeko.
Ikastaroa errepertorio pertsonalizatu baten bidez egingo da. Errepertorio hori ikasle bakoitzaren interes artistiko eta behar berezietara egokituko da, bai eta ikasle bakoitzaren prestakuntza- eta lanbide-helburuetara ere.

Egutegia

Ikastaroak banakako 20 ordu hartzen ditu, eta ordutegia bera eta urtean zehar nola banatu irakaslearen eta ikaslearen artean adostuko dira.

Prezioa: 2650€

X