Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  MUSIKA INDUSTRIA ESZENA DIGITAL BERRIAN

MUSIKA INDUSTRIA ESZENA DIGITAL BERRIAN

Sortzaileak, jabeak, merkatariak eta kontsumitzaileak
IRAKASLEA: JUAN SOLAGUREN GOITIA

Azalpena

Medio digitalean musikaren inguruan sortzen ari den balore-kate berria aztertu eta horren analisia egitea.

1- Norena da musika?

Obra musikalen jabetza intelektualari eta egile eskubideei gerturatzea.

  • Autore eskubideen historia laburra
  • Jabetza intelektualaren sistema tradizionalak: Copyright
  • Erregistro eta jabetza intelektualaren sistema berriak: Creative commons, e.a.

 

2- Digitalizazioaren eragina musikaren merkatuan.

Sortzaile, jabe, merkatari eta kontsumitzaileen arteko harreman ekonomiko, legal eta sozial berriak aztertzea musikaren merkatuaren errealitatea hobeto ezagutzeko, geroz eta globalagoa baita, eta ekonomian eta lan esparruan potentzial ukaezinekoa.

3- Musika lanbide berriak musika esparruan.

Edukiak digitalizatzeak, komunikazio sare globalak eta gizartearen ikus entzunezkoen kontsumo ohitura berriek errotik aldatu dute joan den mendean zehar ezagutu dugun musika merkatua. Eduki kulturalak ekoiztu, banatu eta kontsumitzeko ohituretan gertatu diren aldaketa horiek ofizio, lanbide eta jarduera berriak sortzen dituzte musikaren inguruan, eskari berriei erantzuten saiatuz. Lan jarduera berri hauetan gehien eskatzen diren profil profesionalak aztertuko ditugu.

4- Musika industriak eremu digital berrian

Eremu digital berrian musika edukien sorkuntzan, promozioan eta banaketan lan egiten duten enpresen jardueraren analisia egitea. Musika editorialak, disko etxeak,  gehitzaile digitalak, banatzaileak eta ekoizpen enpresak zer diren eta zer egiten duten ikasiko dugu,

5- Eskubideen kudeaketa kolektiborako erakundeak, eszenatoki digital berrian XIX. mende amaieratik Europako herrialde batzuetan, eta XX. mendean zehar ia herrialde garatu guztietan, legeak onartutako egile eskubide ezberdinen kudeaketa ekonomikoa kudeaketa kolektiborako erakundeen bitartez egiten da, egile, interprete eta ekoizleak ordezkatuz. Eremu digital berrian erakunde horiek betetzen duten papera aztertuko dugu.

Egutegia

Saioa Eguna Asteko eguna Ordutegia Orduak
1 2020-01-10 Ostirala 16:00-19:00 3
2 2020-01-11 Larunbata 10:00-14:00 4
3 2020-01-24 Ostirala 16:00-19:00 3
4 2020-01-25 Larunbata 10:00-14:00 4
5 2020-02-07 Ostirala 16:00-19:00 3
6 2020-02-08 Larunbata 10:00-14:00 4
    6 egun   21 ordu

– Eskola orduak 21

– Norberak egin beharreko orduak 9

– Eskola kolektiboak gutxienez 4 ikaslerekin eta gehienez 10ekin.

Prezioa: 660€

X