Joaquín Chacón gitarra jotzaile eta konpositorea 80ko hamarkadan sortutako musikari belaunaldikoa da, Espainian agertu ziren lehenengo jazz eskolen babespean eta hamarkada horretan kulturan izan zen eklosioaren baitan sortua, hain zuzen ere, eta jaialdi, klub eta antzerki egitarau ugari eman zituena musika honen inguruan.
Madrilen 1962an jaioa, umetatik jaso zuen aitarengandik musika flamenkoaren eragina. Oso gaztetatik jazzak erakarria, ikasketak egin zituen Madril eta Bartzelonako lehenengo jazz eskoletan. Nazioarteko mintegi garrantzitsuetan parte hartzeaz gain, ikasketak osatu zituen Holanda eta Alemanian, besteak beste John Abercrombie, Dave Liebman, Joe Henderson, Barry Harris, Bruce Forman, Richie Beirach eta Jerry Bergonzy-ren mailako musikariak maisu izan zituelarik.
Lan arloan izan zituen lehenengo esperientziak gure musikari garrantzitsu eta esanguratsuenekin lotzen dute, bai eta Madrilgo jazz esparruko talde ospetsuenekin. Neobop taldean bi urte baino gehiagoz aritu zen Javier Colina eta Chano Domínguezekin, eta Solar taldean Uffe Markussen daniar klarinete jotzailearekin batera aritu zen. Azken horrekin Espainian elkar lan handia egin zuen, eta Eskandinaviako talde garrantzitsuetan ere aritu ziren.
Esperientzia horrekin eta hainbat urtetako ibiliarekin, bere izena eramango zuen taldea osatzea erabaki zuen. Talde ezberdinekin jotzeko eta grabatzeko eskaintzak ere onartu zituen aldi berean, nazioarteko artista famatuekin beti ere: Jim Snidero, Bobby Floyd, Mike Richmond, Billy Hart, Al Foster, Kevin Hays, Keith Copeland, Uffe Markussen, Dave Liebman, Ben Stivers, Pedro Ruy Blas, Bobby Floyd, Perico Sambeat, Jorge Pardo o Doug Raney. Hori dela eta Joaquínek bere bandarekin edo beste talde batzuekin Espainiako jazz jaialdi gehienetan jotzeko aukera izan du, bai eta beste hainbat herrialdetan ere: Alemania, Holanda, Danimarka, Norvegia, Maroko, Tunis, Egipto, Libano, Jordania, Angola, Zimbabwe, Mexiko, Korea, Vietnam.
Kontzertu eta konpositore jarduerarekin batera irakaskuntzan ere lan handia egin du, Musikenen eta Madrilgo Escuela de Música Creativan irakasle izanik. Bi liburu didaktiko idatzi ditu harmonia eta inprobisazioari buruzkoak.
Hogeita bost urtetako ibilbidean gitarra jotzaile eta konpositore moduan erakutsitako gaitasuna hainbat diskotan islatu da, bai bereak (hamar gaur arte), bai beste artista batzuenak: Well be together y Crisis (RNE), Primer encuentro (Iberofón), Dentro (Nuba Records), Blue sax jazz (Universidad de Málaga), Música de los elementos (Black Star Records), San, Time, Waltz for Katy, European quintet Time y Out of this world (Fresh Sound Records), Teatro, circo y variedades (Nuevos medios), Torre de Babel (Karonte), Madrid-Barcelona Project (Satchmo jazz), Jazz y otras músicas de Madrid (Músicos asociados), Bobby Floyd, Joaquín Chacón y Noah Shaye en el Central (Ingo música), Live in Spain (Casual prod.), Música creativa (Música creativa prod.), Duets (Súmmum music), Ode (Karonte), Promenade (Errabal), Skytrain (Errabal), e.a.