Biolin Interpretazio Ikastaroa Tatiana Samouilekin

IRAKASLEA: Tatiana Samouil
Belgikar-errusiar bakarlari eta pedagogo ezagunak Queen Elisabeth Music College eta Ambereseko Errege Kontsebatorioan irakasten du. Ospe handiko sariak irabazi ditu, hala nola Queen Elisabeth, Sibelius edo Tchaikovsky sariak. Moskun hasi zuen trebakuntza Fatkulin edo Glezarova bezalakoen eskutik, eta bere maisuen artean Igor Oistrakh-en mailako musikariak daude. Disko ugari grabatu ditu, azpimarratzekoak Ysaye-ren piezei buruzko grabazioak, Diapason d’Or saria lortuz. Bere ibilbide profesionalean sari asko jaso ditu nazioarteko lehiaketetan, bai bakarlari modura eta baita ere La Monnaie eta Liège Philharmonic bezalako orkestratan kontzertino gisa urtetan egindako lanagatik. Esperientzia horri esker orkestra- lanean eta sotiltasuenan sakondu ahal izan du, bere irakaskuntzan ikuspegi paregabea garatuz.
Azalpena
Ikastaro honetan Tatianak musika-artearen hainbat arloetako ezagutza eta esperientzia partekatuko ditu. Ikasturtean zehar, helburuen arabera, Tatianak lan antolaketa pertsonalizatua diseinatzen lagunduko dizu, eta helburuak lortzeko prozesuan gidari izango duzu.
Ikastaroaren lan-antolaketa: 17 ordu banaka biolin eskolentzako eta 3 orduko lana pianista laguntzailearekin ikastaro amaierako emanaldia prestatzeko.
Ikastaroaren entzunaldietan parte hartzea.
Egutegia
Ordutegia irakasleak eta ikasleak adostuko dute. Eskola orduak ikasleari komeni zaion moduan zatitzeko aukera ere badago.
Prezioa: 2650€