Antzinako musika eta baxu etengabeko graudondoko ikastaroa gitarra jotzaileentzat
IRAKASLEA: RAFAEL BONAVITA
Azalpena
Ikastaro hau goi-mailako titulazioa duten gitarristei zuzendua da, espezializazio maila handiagoa lortu nahi dutenentzat, prestakuntza eta aukera artistikoak zabalduz eta laneratzeko aukerak dibertsifikatuz. Errenazimentuko eta Barrokoko errepertorioaren interpretazioan sakonduko da, baita baxu etengabearen praktikan ere, musika sakonago ulertzeko bitarteko gisa. Nahi duten ikasleek gitarra klasikoa zein antzinako instrumentuak erabili ahal izango dituzte, baldin eta horietakoren bat badute.
Ikaslearen behar zehatzen eta helburuen arabera, ikastaroa modu pertsonalizatuan egingo da gai hauen inguruan:
- Errepertorioaren ezagutzan sakontzea, estiloari eta teknikari dagokionez.
- Ornamentazioa, inprobisazioa eta iturriak.
- Teknika eta hizkuntza baliabide historikoak gitarra klasikoari moldatzea.
- Baxu etengabearen teoria eta praktika.
- Sakondu nahi den errepertorio batean aholkatzea eta tutore lanak egitea.
Ikastaroaren amaieran emanaldi bat egiteari begira, errepertorioa hautatzeko malgutasuna.
Matrikulatzen diren pertsonek, ikastegiak proposatuta eta eurek nahi badute, Musikenek programatutako jarduera instrumentaletan parte hartzeko aukera izango dute, bai eta hitzarmen bat sinatu ondoren beste erakunde batzuekin egiten direnetan ere.
Egutegia
Ikastaroak 20 orduko iraupena izango du guztira bakarkako eskoletan, ikasleen kontzertuetan parte-hartzeaz gain.
Datak eta orduen banaketa irakasleak eta ikasleak adostuko dute, bien eta ikastegiaren aukeren arabera.
Ikasteko aurreikusitako orduak: 250