GANBERA MUSIKA ESPEZIALITATEA PIANISTENTZAT

IRAKASLEA: BENEDICTE PALKO
Azalpena
Ikastaroa ganbera musikaren errepertorioan sakondu nahi duten pianistei zuzendua dago, arreta berezia jarriz bikote eta hirukoteen ganbera errepertorioan. Irakasgaiaren mamia pianistaren gaitasunak taldeen ardatz izan dadin garatzea da, lidergorako eta taldea gidatzeko gaitasuna batetik, eta bestetik sonata eta hirukoteen errepertorioa aztertu, sakondu eta zabaltzeko gaitasuna areagotuz. Laguntzaile eta bakarlari rolak ere menperatu behar dira, ganbera musikan ezinbesteko eskakizunak baitira, instrumentu ezberdinen behar zehatzei moldatuz.
Pianistak bere ganbera musika taldeko musikariekin har dezake parte, kontutan izanik beti ere ikastaroan izena eman duen pianistari zuzendua dagoela arreta.
Ikastaroan zehar gutxienez 90 minutuko errepertorioa prestatuko da (sonatak eta hirukoteak), emanaldi batean aurkezteko aukera emanez (45 minutukoa bakoitza), ikasleak bere musikari laguntzaileak dituenean. Egitaraua irakasleak eta ikasleak hautatuko dute. Kontzertuak emanaldi ofizialak izango dira ikastaroaren erdian eta amaieran.
Irakasleak ganbera errepertorioaren ezagutza zabala eskaintzen du, Sevillako Turina Jaialdiaren Zuzendari Artistiko izan baita 2004. urtetik hona. Ganbera musika interpretari ere izan da hainbat formaziotan azken 30 urteotan. Ikastaroak, gainera, musikari gazteak autonomiaz eta independentzia artistikoaz heztea du helburu, ganbera musikaren ateak nazioartean zabaldu ahal izateko. Egitarau bat modu zuzenean nola egin ere landuko da, erakundeei eta antolaketei nola aurkeztu, eta nork bere kontzertuak nola antolatu ere bai. Irakasleak bere esperientzia jarriko du ikasleen eskura, nazioartean ospe handiko jaialdi baten zuzendari izateaz gain kontzertu asko ere egin baititu.
Egutegia
Ikasturteak ordu t’erdiko 12 saio izango ditu, guztira 18 eskola ordu. Nork bere kontura ikasteko ordu kopurua 150 dira, ikasturtearen 30 astetan. Gehienenez 5 ikasle. Data zehatzak irakasleak eta ikasleek adostuko dituzte bien eta ikastegiaren aukeren arabera.