Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  Korno ingeles eta oboearen orkestra errepertorio Graduondoko ikastaroa

Korno ingeles eta oboearen orkestra errepertorio Graduondoko ikastaroa

IRAKASLEA: PASCAL LAFFONT

Azalpena

Korno ingeles eta oboearen orkestra errepertorio Graduondoko ikastaroa instrumentuaren teknikan sakondu nahi duten edo orkestrarako oposaketak prestatu nahi dituzten oboe jotzaileei zuzendua dago.

Hori horrela, atal hauek biltzen ditu:

  • Oposaketa edo lehiaketatan ohikoak diren kontzertuei arreta berezia (Mozart, Strauss, Martinu…)
  • Orkestra Musikari bati eskatzen zaizkion irizpide nagusien inguruko orientazio teknikoa: entonazioa, soinuaren homogeneitatea, testuaren zehaztasuna, interpretatzerakoan “garbitasuna”, e.a.
  • Soloak interpretatzea: konposizio garai ezberdinen arabera estiloa moldatzea. Interpretazioaren izaera konpositorearen arabera doitzea.
  • Lan pertsonalean laguntza pertsonalizatua, erabateko autonomiara iritsi arte.

Matrikulatzen diren pertsonak, ikastegiak proposatuta, Musikenek antolatzen dituen jarduera instrumentaletan, edo beste musika-erakunde batzuekin hitzarmenen inguruan egiten diren jardueretan parte hartu ahal izango dute kolaboratzaile gisa.

Egutegia

Ikastaroak guztira 20 ordukoiraupena izango du, banakako eskoletan, irailetik maiatzera.

Eskolen egunak eta ordutegiak irakasleak eta ikasleak adostuko dituzte, bien eta ikastegiaren aukerei jarraiki.

Prezioa: 2650 €

X