Musika-proiektuak zabaltzeko graduondoko ikastaroa
IRAKASLEA: MARÍA JOSÉ CANO
Azalpena
Musikari profesionalentzat Ikastaro praktikoa, , norberaren edo besteen musika-proiektuak diseinatzen, garatzen eta ezagutarazten lagunduko dieten tresnak eskuratu ahal izateko.
Helburu nagusia komunikazio-estrategietan prestatzea da, lan praktiko eta pertsonalizatuan oinarritutako metodologiarekin. Saioetan, benetako adibideen azalpen orokorrak eta ikasle bakoitzaren proiektuarekiko arreta indibidualizatua uztartuko dira.
Edukiak:
- Proiektuen diseinua eta deskribapena. Ikasleek egindako proiektuen kasuak eta garapen praktikoa aztertzea.
- Egungo errealitate profesionalari eta hartzaileei egokitutako ekintzailetza-estrategiak.
- Idazketa eta diseinua. Ezagutza eta aplikazio praktikoa.
- Komunikazio-kanalak.
Baldintzak:
Ikasleek ordenagailu eramangarriarekin joan beharko dute
Ordu kopurua: 20 ordu
Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania
Ikasle kopurua: gutxienez 4, gehienez 8
Egutegia
- Urriak 14, astelehena, 10.00etatik 14.00etara
- Urriak 21, astelehena, 10.00etatik 14.00etara
- Urriak 28, astelehena, 10.00etatik 14.00etara
- Azaroak 4, astelehena, 10.00etatik 14.00etara
- Azaroak 11, astelehena, 10.00etatik 14.00etara