Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  Teknikaren eta musikaren arteko interakzioa piano-errepertorioan

Teknikaren eta musikaren arteko interakzioa piano-errepertorioan

IRAKASLEA: BENEDICTE PALKO

Benedicte Palko pianista Stavangeen jaio zen (Norvegia), eta Sevillan bizi da 2002. urtetik. Nazioartean ezaguna da bakarlari, irakasle eta Ganbera Musika interpretatzaile gisa.

Benedicte “Festival Internacional de Música de Cámara Joaquín Turina” eta “TURINA entre FESTIVALES” jaialdietako sortzaile eta zuzendari artistikoa da Sevillan, eta “PALKO & Co” jaialdiarena Stavanger hirian, Norvegian. Ganbera musikako interpretatzaile gisa duen ospeak nazioarteko musikari ospetsuekin elkarlanean aritzera eraman du; duoetan aritu izan da Philippe Graffin eta Mirijam Contzen biolontxelo jotzaileekin, William Coleman biola jotzailearekin, Salvador Bolón eta Lluis Claren biolontxelo jotzaileekin eta Paco Varoch flautistarekin.

2004tik Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian irakasle de Benedicte Palko. Sevillan eskola partikularrak ere ematen ditu Espainia osotik etorritako ikasleentzat. 59. Jaén Saria lehiaketako epaimahaikide izan zen 2017an. Sarritan gonbidatzen dute eskola piano solo eta ganbera musika magistralak ematera goi mailako eta erdi mailako eskoletan Europan eta Asian, hala nola Salzburgoko Mozarteum eta Seulgo Korea National University of Arts.

Goi Mailako eta Graduondoko Piano Bakarlari titulua lortu zuen Osloko (Norvegia) Goi Mailako Musika akademian eta Danimarkako Errege Musika Akademian, José Ribera katedradunarekin. Fulbrigh fundazio estatubatuarraren beka bati esker, ikasketak GYörgy Sebök pianista hungariar ospetsuarekin osatu zituen Indianako unibertsitatean, Bloomingotnen 8AEB), 2000ko maiatzean, eta, bi urteren ondoren, bakarlari graduondoko bat lortu zuen “Artist Diploma” programan.

Shostakovich eta Prokofieven obrak grabatu ditu Sakari Tepponen biolinistarekin “Classico” zigiluan.

www.benedictepalko.com / www.palkoco.no / www.festivalturina.com

Azalpena

Ikastaroa pianoko goi mailako ikasketak amaitu ondoren emanaldi, lehiaketa edo probetarako programak prestatzen ari diren pianistei zuzenduta dago.

Landu beharreko obren estiloaren eta konpositorearen araberako piano-teknikaren eta eskuaren erabileran sakontzea da ikastaro honen helburua. Musikagile eta estilo bakoitzak hurbilketa ezberdina eskatzen du esaldien, soinuaren, kolorearen eta artikulazioaren aldetik. Hainbat obratako lanaren bidez, musikagileek, gehienak pianistak, beren idazkera pertsonalarekin, beren musika-hizkuntzaren transmisioari mesede egiten dion gorputz-askatasuna nola errazten dioten aztertuko da.

Piano-teknika desberdinek estilo bakoitzaren musika-mezua ahalik eta modurik organikoenean adierazi eta «hitz egin» ahal izatea nola errazten duten aztertuko da ikastaroan. Askatasun horrek, gainera, entzuteko gaitasuna handituko du, eta pianistari ganbera taldeetan duen rolaz jabetzen lagunduko dio.

Ikastegiak proposatuta, matrikulatutako pertsonek beren borondatez Musikenek programatutako jarduera instrumentaletan parte hartu ahal izango dute, bai eta hitzarmena duten beste musika-talde batzuekin lankidetzan egiten diren jardueretan ere.

Egutegia

Ikastaroak banakako 20 eskola-orduko iraupena izango du, urria eta maiatza bitartean.

Eskolak eta entzunaldia prestatzeko nork bere kasa ikasi beharreko orduak: 150

Egunak eta ordutegia irakaslearen eta ikaslearen artean erabakiko da, bien eta ikastegiaren aukeren arabera.

Prezioa: 2650 €

X