Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  ÁLVARO PÉREZ SÁNCHEZ, MUSIKENEKO SORKUNTZA-MASTERREKO IKASLEA, SARITUA IZAN DA RAVEL JAIALDIAN

ÁLVARO PÉREZ SÁNCHEZ, MUSIKENEKO SORKUNTZA-MASTERREKO IKASLEA, SARITUA IZAN DA RAVEL JAIALDIAN

Álvaro Pérez Sánchezek, Musikeneko Musika Garaikidearen Sorkuntza masterreko ikasleak, Prix de Composition de l ‘Académie Ravel 2025 saria eskuratu du “Sublime y oscuro” obragatik, joan den abuztuaren 31n Donibane Lohizunen egindako jaialdiaren azken kontzertuan estreinatua.

Sariak 2026ko ediziorako enkargu berri bat eta Durand-Salabert-Eschig argitaletxearen argitalpena jasotzen ditu. Aitortza honek Musikenek egungo sorkuntza sustatu eta ikasleei ikasleei garapen artistikorako eta proiekzio profesionalerako aukera errealak eskaintzen dizkien prestakuntzarekin duen konpromisoa islatzen du.

Maurice Ravel Akademia, Ravel Jaialdiaren parte dena, urtero Donibane Lohizunen egiten da, eta gazte musikarientzako prestakuntza-gune bat da: bertan masterclassak, entseguak, kontzertuak eta artista ospetsuekin topaketak uztartzen dira. Konposizio Saria Akademiaren amaieran ematen da, non hautatutako konpositoreek hilabeteetan zehar beren obrak landu eta azken kontzertu batean aurkezten dituzten.

“Sublime y oscuro” obrari buruz

Obra José de Esproncedaren “El estudiante de Salamanca” lanean oinarritzen da, Espainiako erromantizismoaren lan esanguratsuenetako batean. Bertan, José de Esproncedak errealaren eta fantastikoaren arteko mugan kokatzen du protagonista. Sublime eta iluna azken eszenako bertso batzuk hartzen ditu, non pertsonaiak misterioz gainezka dagoen espazio kezkagarri bati aurre egiten dion.

Interpreteak:

  • Noémie Bousquet – sopranoa
  • Federico Altare – flauta
  • Evan Johanson – biolina
  • Mathilde Reuzé – biolontxeloa
  • Bastien Lafosse – perkusioa
  • Anchi Mai – pianoa
    Zuzendaritza: Othman Louati

X