
MARCEL ORTEGA i MARTÍ ZUZENDARIA, MUSIKENEN IKASIA, ETXERA ITZULIKO DA MUSIKENE BANDA SINFONIKOA ZUZENTZERA KONTZERTU SOLIDARIO BATEAN
Musikene Banda Sinfonikoak AUVEA (Gaixotasun Autoimmunearen Aurkako Ikusmenaren aldeko elkartearen) aldeko kontzertua eskainiko du larunbat honetan, urriak 25, arratsaldeko 19:00etan Musikeneko auditoriumean.
Kontzertuaren gidaritza Marcel Ortega i Martí-ren esku egongo da, Musikeneko ikasle ohia eta banda eta orkestra zuzendaritzan ibilbide sendoa duena. Musikenen ikasitako zuzendariak berrogeita hamar ikasle baino gehiagok osatutako taldearen aurrean hartuko du podiuma, aste osoko lan intentsiboaren ondoren.
Programan Chang-Su Koh, Voro García, Sergei Golovko (marimbarako kontzertuaren banda sinfonikorako bertsioaren estreinaldia) eta José Suñer-Oriola-ren obrak interpretatuko dira. Aitor Herrero perkusionista, Musikeneko 3. graduko ikaslea, bakarlari gisa arituko da. Programa osoa hemen
🎟️ Sarrera doakoa eserlekuak bete arte
💛 Kontzertu solidarioa AUVEAren alde
Dohaintzak:
IBAN: ES81 2100 3372 2422 0035 4465
Bizum ONG: 09241