Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  Alexander teknika: instrumentuari, ahotsari eta zuzendaritzari aplikatutako lan psikofisikoa

Alexander teknika: instrumentuari, ahotsari eta zuzendaritzari aplikatutako lan psikofisikoa

IRAKASLEA: ANNE LANDA

Azalpena

2015. urtetik ematen den ikastaro honetan Alexander Teknikaren*  bitartez musikariaren kontrol psikofisikoa lantzeko tresnak eskainiko dira (gehiegizko tentsioak, pisua, emisioa, proiekzioa, presentzia…). Oinarri neuro-muskularrarekin ikasle bakoitzaren lan pertsonalizatuak musikariaren usadioa hobetuko du, eta ikasteko, behaketarako, entzumenerako eta analisirako metodologia espezifikoa eskaintzen da gainera, etorkizuneko musikariaren soinuan oinarri egonkorra sortzeko.

Alexander Teknikaren lana Musikenen espezialitate irakasleekin urtetan zehar garatu duen elkar lanean oinarritzen du Anne Landak.

Ikastaro batik bat praktiko honen ardatza musikariak soinua kontrolatzea da, beti ere errepertorioa eta ahal diren talde guztietan izan dezakeen lekua (bakarlari, bikotean, ganbera, orkestra…) aintzat hartuz.

Musikariari eta bere gihar eta hezur-sistemaren beharrei aplikatutako artrologia, miologia eta osteologia garatzea, pisuari eta gorputz-adarren kontrolari lotuta, bai eta arnasketari ere, soinuaren interferentziak saihestuz.

Beldur eszenikoa lantzea Alexander Teknikaren prozeduren bitartez.

Musika adierazpenari eta eszenan mugimendu kontzienteari buruzko lan zehatza, kontzertuaren estimuluaren aurrean aparatu lokomotorearen kontrol primario edo zentraletik eta kontrol mentaletik abiatuz.

Eszenan eskolak egingo dira (auditoriumean), benetako estimulu-egoera batean ikasle bakoitzarekin bere errepertorioa landu ahal izateko.

Ikastaroa instrumentu guztietako interpretatzaileei, abeslariei eta zuzendariei zuzendua dago. Urtero jarraipena izango du lanaren garapen pertsonalerako. Espezializazio ikastaro hau interpretazio masterren osagarri izan daiteke (instrumentu eta kantu espezialitateen eskolen arabera antolatuko dira eskolak).

*Ikastaro honek EZ dio ikasleari Alexander Teknika irakasteko gaikuntza emango. Gaikuntza hori (Society of Teachers of the Alexander Technique) elkarteak onartutako eskoletan soilik lor daiteke. Informazio gehiagorako: www.alexandertechnique.co.uk.

Egutegia

6/9 agerraldi banatuko dira ikaslearen beharrak eta ikastegiaren leku-aukerak kontuan izanda. (alanda@musikene.net)

13 eskola ordu. Alexander Teknika instrumentuari/ahotsari/zuzentzeari aplikatzeko nork bere kontura ikasteko ordu kopurua: 40

Prezioa: 850€

X