Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  Baxu elektrikoaren espezializazioa jazz-rock/ musika estilo ezberdinen fusioaren arloan

Baxu elektrikoaren espezializazioa jazz-rock/ musika estilo ezberdinen fusioaren arloan

IRAKASLEA: JOSÉ AGUSTÍN GUEREÑU RUIZ “GERE”

Azalpena

Espezializazio instrumentaleko ikastaroa jazz-rock/estilo ezberdinen fusioaren alorrean, Graduko ikasketak amaitu dituzten ikasleei bideratua. Ikastaroan zehar landuko diren alderdiak:

– Alderdi teknikoak: trebetasuna, independentzia, abiadura. Harmoniaren eta melodiaren kontzeptuei aplikatutako teknika.

– Estilo, soinu, efektu eta abarren araberako akonpainamendua.

– Baxu elektrikoaren grabazioa: soinua, egoera ezberdinak, metodologia, ekoizpenarekin lotutako kontzeptuak.

– Inprobisazioa: 4. Eta 5. mailako tarteak dituen hizkuntza hainbat testuingurutan, dagoeneko ezagunak diren eskalen tratamendua, murriztuak, txikia, whole tone, etab.

– Garapen erritmikoa, azpibanaketa, amalgamako konpasak, etab.

Ikastaroak egungo mundu profesionalaren hainbat alderdi jorratuko ditu, ikasleen beharrak ere kontutan hartuz.

Ikastegiak proposatuta, matrikulatutako pertsonek beren borondatez parte hartu ahal izango dute Musikenek berak edo hitzarmen duten beste musika-talde batzuekin lankidetzan programatutako jarduera instrumentaletan.

Egutegia

20 ordu, 2 orduko 10 saiotan edo saio intentsiboetan banatuak.

Datak eta ordutegiak irakaslearen eta ikaslearen artean adostuko dira, bien eta ikastegiaren aukeren arabea.

Prezioa: 2650 €

X