TALENTU GAZTEENTZAT BIOLIN IKASTAROA

IRAKASLEA: TATIANA SAMOUIL
Azalpena
Ikastaro hau biolinistei zuzenduta dago, beren teknika hobetu eta estilo-, musika- eta interpretazio-arazoak hobetu nahi badituzte, emanaldiak, sarrera probak, lehiaketak eta oposizioak prestatzeko.
Salbuespen gisa, talentu goiztiarrari erreparatuko zaio eta ikasleari ikasketa pertsonaleko sistema eraginkor bat garatzen lagunduko zaio, bai eta egon daitezkeen tentsioak eta arazo teknikoak hobetzen ere, musikari eta interpretatzaile gisa hazten laguntzeko.
Ikasleak banaka lan egingo du Tatiana Samouil irakaslearekin aukeratutako errepertorioan sakontzeko, teknika, interpretazio musikala, entzumena, estiloa, presentzia eszenikoa, prestakuntza mentala eta jendaurreko interpretazioa kontuan hartuta.
Matrikulatutako pertsonek, ikastetxeak hala proposatuta, Musikenek programatutako jarduera instrumentaletan edo hitzarmena duten beste musika-talde batzuekin lankidetzan egiten direnen jardueratan kolaboratzaile gisa parte hartu ahal izango dute hala nahi izanez gero.
Egutegia
Ikastaroak 20 eskola ordu ditu: 16 ordu bakarka irakaslearekin eta 4 ordu pianista laguntzailearekin.
Datak irakasle eta ikaslearen artean adostuko dira ikastaro hasieran.