Pianoa ikas zuen U.C.A.ko Arte eta Musika Zienzien Unibertsitatean. Susana Casacoff-ekin jarraitu zituen piano ikasketak. Beranduago jazzak erakarri zuen eta Santiago Giacobbe-rekin ikasi zuen.
1993an Madrilera joan zen bizitzera.
Bruce Barth eta Aaron Goldberg-ekin ikasi zuen New Yorken. Michael Kanan, Michael Wisse,David Berckman, Georges Cables, Joanne Brakeen eta Kevin Hayes maisuen eskolak ere hartu zituen. 1999 eta 2007an Tete Montoliú AIE beka eman zioten, eta 2003an Fundación Autor beka. Sociedad General de Autores, SGAEren Konposizio Biurtekoan finalista izan zen, 2003an. GRAMMY sarietan nominatua izan zen 2005. urtean Grardo Núñez-en Andando el Tiempo (ACT) diskoarengatik (Flamenko album onena).
Mariano Díazek Pedro Iturralde, Perico Sambeat, Jorge Pardo, Marc Miralta “New York Flamenco Reunion”, Sonny Fortune, Frank Lazy, Gerardo Núñez, Seamus Blake, Jerry González, Javier Colina, Joaquín Chacón, Eddie Henderson, Dave Liebman, Eric Marienthal edo Enrique Morente bezalakoekin jo eta/edo grabatu du, besteak beste. Europan, Estatu Batuetan, Hego Amerikan, Ekialde Ertainean, Asian, e.a. birak egin ditu. Gaur egun birak eta kontzertuak egiten jarraitzen du bere taldearekin.
Pianista, konpositore eta ekoizle moduan honakoak grabatu ditu: Mariano Díaz (Joker), Barbacue Beat (Satchmo), Plan B (Karonte), Pop & More (Karonte), Skytrain (Errabal) Joaquín Chacónekin, Dave Liebman-ekin batera, besteak beste.
Beste artista batzuen grabazioetan parte hartu du, hala nola Perico Sambeat (Flamenco Big Band), Pedro Iturralde (Etnofonías y Jazz en España, RTVE), Joaquín Chacón (Spanish Standards), Chris Kase (Ode), Gerardo Núñez (Andando el Tiempo y Travesía), Antonio Serrano/Javier Colina (Project), e.a.
Pedro Iturralderen azken CDa grabatu egin du ekoizteaz gain, 2014 (aurki editatua) eta baina ere Richard Vaughan-en azke CDa TV: Movie Hits For Learning English.