Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  Tronparen behe-erregistroko errepertorioa interpretatzen espezializatzeko ikastaroa

Tronparen behe-erregistroko errepertorioa interpretatzen espezializatzeko ikastaroa

IRAKASLEA: OSCAR SALA

Sedavín jaioa (Valentzia). Musika ikasketak Valentziako Goi Mailako Kontserbatorioan eta Versailleseko Conservatoire National de Regionen egin zituen, ondoren Munichen luzatu zituelarik.

1987an Espainiako Gazte Orkestra Nazionalean sartu zen eta ordutik aurrera Espainiako orkestra gehienekin aritu da lankidetzan, Europar Batasuneko Gazteen Orkestrako (EUYO) kide ere izan delarik.

1991tik tronpa bakarlaria da Ciudad de Granada orkestran. Kontzertuetan parte hartzen du erregulartasunez kontzertu ezberdinak eskainiz, hala nola R. Straussen 1 eta 2a, C. Förster, Jiri Pauer, Gordon Jacob, W.A. Mozarten sinfonia kontzertatea eta zati-kontzertuak (azken horien erabateko estreinaldia Espainian), Mercadante, Britten, eta abar, bai eta tronpa eta orkestrari eskainitako zenbait obra.

Ganbera musika intepretatzeari dagokionez oso musikari aktiboa da edozein formaziotan, bai eta tronpa solorako edo elektroakustikarekin “performance”i dagokienez.

New World Symphony (AEB), ), International Symphony Orchestra (Israel), Parmako Arturo Toscanini orkestra sinfonikoa (Italia), Medellingo Orkestra Filarmonikoa (Kolonbia) bezalakoek gonbidatu dute. Ciudad de Granadako tronpa bakarlari gisa jarduerarekin batera irakaskuntzan ere aritzen da Musikenen, Tronpa eta Orkestra Errepertorio irakasle gisa

“Warm up” izeneko liburua argitaratu du tronparen teknikarien inguruan, eta Pekinen Espainiako Enbaxadatik gonbidapena luzatu zioten IBFB (International Book Fair of Beijing) liburu ferian aurkezteko.

Irakaskuntzari dagokionez gonbidapenak jasotzen ditu Alemania, Herbehereak, Frantzia, Kolonbia, Estatu Batuak, Portugal, Finlandia, Txina, Bolivia eta Perutik, besteak beste.

Esperientzia eta formakuntza zabalari eske hitzaldiak eta mintegiak egitea eskatzen zaio sarritan zenbait gairen inguruan, hala nola musika interpretazioa, beldur eszenikoa, musikarietan adimen emozionala eta lehiaketetarako prestakuntza psikologikoa.

Azalpena

Tronparen behe-erregistroko errepertorioa interpretatzeko eta teknika aurreratuetarako espezializazio ikastaroaren helburua erregistro zehatz bat (behekoa) bere zehaztasun guztiekin ardatz hartu eta garatzea da, tronpa jotzaileen sailkapen historikoan oinarrituta. Tronparen behei-erregistroarekin lotutako trebetasun puntualak, espezifikoak eta zehatzak barneratzea ere helburu izango da.

Errepertorioan “behe-erregistroan” espezializatu nahi diren tronpa jotzaileei zuzendua.

Ikastaroan zeha erregistroaren garapena eta hobekuntza landuko dira, bai eta tesitura horretan espezializatutako errepertorioaren interpretazioa ere.

Ikasle bakoitzaren beharren araberako teknika aplikatua eta zehatza.

Tuba wagnerianoarekin praktika.

“Ohiko kontzertuak” eta errepertorio espezifikoa.

Simulazioak eta entzunaldiak.

Matrikulatzen diren pertsonek, ikastegiak hala proposatzen duenean, nahi badute aukera izango dute Musikenek programatutako edo hitzarmena duten beste erakunde batzuekin lankidetzan egindako jarduera instrumentaletan laguntzaile gisa parte hartzeko.

 

Egutegia

Ikastaroak banakako 20 eskola-orduko iraupena izango du, iraila eta maiatza bitartean.

Egunak eta ordutegiak irakaslearen eta ikaslearen artean adostuko dira, bien eta ikastegiaren beharretan oinarrituta.

Prezioa: 2650 €

X