Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  BOSKOTEA/ZUREZKO HAIZE TALDEA

BOSKOTEA/ZUREZKO HAIZE TALDEA

IRAKASLEA: SERGIO BARRANCO IBARBIA

Azalpena

Ikastaroaren helburua taldean lan aurreratua egitea izango da, hain zuzen ere zurezko haize ganbera talde baten interpretazioaren berezitasunak lantzeko: afinazioa, enpastea, artikulazioa, soinua, estiloa…

Errepertorioa talde bakoitzaren behar eta gaitasunen arabera aukeratuko da.

Ikastaroa dagoeneko sortuta dauden talde osoentzat da. Taldeak hirukotetik hasi eta zortzikoterainokoak izan daitezke.

Matrikula egiten dutenek hala nahi izanez gero, Musikeneko Orkestran edo ikastegiaren beste talde instrumental batzuetan parte hartu ahal izango dute, bai eta Euskadiko Orkestrarekin edo Bilboko Orkestrarekin sinatutako hitzarmenetan, horien bitartez parte hartzen baitu Musikenek abonuko hainbat egitarautan. Aukera hauek mugatuak izango dira, hain zuzen ere egitarauen eta kasu bakoitzean eskatzen den plantillaren arabera eta libre dauden plazen arabera.

Egutegia

Eskola orduak: 30

Egutegia eta ordutegia: eskolak hamabostero izango dira, asteazkenetan, irakasleak eta ikasleak adostutako ordutegian.

Norberak ikasteko orduak: 90

Prezioa: 800€

(matrikula egiten duen ikasleko)

X