Jarrai Gaitzazu

Home  /  GRADUONDOKOAK ETA ETENGABEKO PRESTAKUNTZA  /  BIOLONTXELO-IKASTAROA TALENTU GAZTEENTZAT

BIOLONTXELO-IKASTAROA TALENTU GAZTEENTZAT

IRAKASLEA: PAVEL GOMZIAKOV

Azalpena

Ikastaro hau biolontxelistei zuzenduta dago, beren teknika hobetu eta estilo-, musika- eta interpretazio-arazoak konpondu nahi badituzte, emanaldiak, sarrera probak, lehiaketak eta oposizioak prestatzeko.

Salbuespen gisa, talentu goiztiarrari erreparatuko zaio, eta ikasleari ikasketa pertsonaleko sistema eraginkor bat garatzen lagundukp zaio, bai eta egon daitezkeen tentsioak eta arazo teknikoak hobetzen ere, musikari eta interpretatzaile gisa hazten laguntzeko.

Ikasleak banaka lan egingo du Pavel Gomyakov irakaslearekin, aukeratutako errepertorioan sakontzeko, teknika, interpretazio musikala, entzumena, estiloa, presentzia eszenikoa, prestakuntza mentala eta jendaurreko interpretazioa kontuan hartuta.

Matrikulatutako pertsonek, ikastetxeak hala proposatuta, Musikenek programatutako jarduera instrumentaletan edo hitzarmena duten beste musika-talde batzuekin lankidetzan egiten direnen jardueratan kolaboratzaile gisa parte hartu ahal izango dute hala nahi izanez gero.

Egutegia

Ikastaroak 20 eskola ordu ditu

Datak irakasle eta ikaslearen artean adostuko dira ikastaro hasieran.

Prezioa: 2650€

X