Flamenko jazz graduondokoa
IRAKASLEA: GUILLERMO McGILL
Azalpena
Ikastaroa hizkuntza honetan sakondu nahi duten graduatutako profesionalei zuzendua dago, bai bateria jotzaileei bai eta gainontzeko jazz instrumentu jotzaileei ere.
Flamenco Jazza gaur egun ospeko generoa da, mundu osoan oso baloratua, bi musika-hizkuntzen arteko elkar-bidea duela lau hamarkada baino lehen hasi bazen ere. Paco de Lucía ete bere seikotea izan ze, Jorge Pardo, Carlos Benavent eta Rubén Dantas barne zirela, musika-identitate berri hau finkatzen hasi zirenak. Hamar bat urte beranduago, 90eko hamarkadaren hasieran, Chano Domínguez, Javier Colina eta Guillermo McGillek ikuspegi berria eman zioten hizkuntza honi, jazzeko hirukote tradizionalari flamenco soinuak emanez. Harrezkero etengabe izan dira flamencoekin sorkuntzak eta lankidetzak, hala nola Enrique Morente, Tomatito o Rafael Riqueni, y con los más importantes músicos de jazz como Chick Corea, Wynton Marsalis o Dave Liebman.
Flamenco Jazzak interes handia piztu du gure mugetatik at, beste herrialde batzuetan genero horren inguruko graduak eta masterrak egoteraino. Jazzaren hizkuntzak eta irakaskuntzak lortu duen garapen maila altuak eta Flamencoaren energiak eta lilurak ukaezina den boterea ematen dute munduko edozein eskenatokitan.
Edukiak eta helburuak
Genero horren inguruko sorkuntzan eta garapenean izandako esperientziatik abiatuta, egungo egoerara eta proiekziora eraman duten urratsak azaldu eta partekatuko dira.
Banakako praktikari dagokionez, instrumentuak kantuarekin eta gitarra flamenkoarekin duen harremana landuko da, baita palo bakoitzak sentimendu batekin eta bere adierazpen artistikoarekin duen harremana ere, garai, patroi erritmiko, melodia eta harmonia jakin batzuetan oinarrituta.
Flamenkoaren palo erritmiko nagusien gakoak emango ditugu, palmen eta kaxoiaren nozioak, eta baterian duten aplikazioa: Bulerías, Soleá, Alegrías, Fandangos, Tangos, Tanguillos, Rumba eta Seguiriyas, baita “joan-etorriko” kanta batzuenak ere, hala nola Colombiana edo Milonga.
Taldeko praktikari dagokionez, gutxienez hiru ikasleko taldea eratuko da, eta horietako bat harmonikoa izango da. Flamenko jazzeko errepertorio bat jotzeko interesa izango dute, generoko sortzaile nagusien jatorrizko gaiekin, hala nola Paco de Lucía, Chano Domínguez, Guillermo McGill, Pablo M. Caminero, Jorge Pardo, Carlos Benavent edo Santiago Lara.
Egutegia
TALDEARENTZAT EGUTEGIA
24 ordu 16 ordutan banatuta, bakoitza 90 minutukoa.
Nork bere kasa ikasi beharreko ordu kopurua gutxi gora behera: 75
Topaketen datak:
Urriak 15 eta 29
Azaroak 5 eta 19
Abenduak 3 17
Urtarrilak 14 eta 28
Otsailak 11 eta 25
Martxoak 11 eta 25
Apirilak 15 eta 29
Maiatzak 13 eta 27
Eskolen egutegia ikaslearen eta irakaslearen artean erabakiko dira, bakoitzaren eta ikastegiaren aukeren arabera.
Konboak: (gutxienezko ikasle kopurua:3, gutxienez instrumentu harmoniko batekina).