Tinbalen Ikastaroa

IRAKASLEA: JAVIER AZANZA
Ikasketak Benimaclet-eko Musika Zentro Hezitzailean hasi zituen, ondoren Valentziako Musika Kontserbatorio Profesionalean sartuz.
2010ean Musikako Goi Mailako Titulua lortu zuen perkusioko espezialitatean, Castellóko “Salvador Seguí” Goi Mailako Kontserbatorioan.
Hochschule für Musik und Theater München-en jarraitu zituen orkestra-hobekuntzako ikasketak. Bertan, Musika Interpretazioko masterra lortu zuen, kalifikazio gorenarekin, Peter Sadlo doktorearen eta Raymond Curfs irakaslearen babespean, 2016an. Ondoren, interpretazio eta ikerketa musikaleko ikasketak egiten jarraitu zuen Valentziako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, eta master bat lortu zuen 2024an.
2012an Berlingo Orkestra Filarmonikoaren Karajan Akademia ospetsuan onartu zuten eta bi urtez Rainer Seegers eta Franz Schindlbeck irakasleen eskolak jaso zituen, orkestra horrekin aldizka kolaboratzeaz gain.
Ikasle izan den bitartean, hainbat gazte orkestratako kide izan da: Valentziako Gazte Orkestra, Jeunesses Musical World Orchestra, Espainiako Gazte Orkestra Nazionala (JONDE) eta Gustav Mahler Jugend Orchester (GMJO), besteak beste.
2015etik 2017ra Euskadiko Orkestra Sinfonikoko tinbal jotzaile bakarlaria izan zen.
Besteak beste, Berliner Philharmoniker, Royal Concertgebouw Orchestra, Hanburgoko NDR Elbphilharmonie, Bayerisches Staatsorchester Munich, Municheko Symphonieorchester des Bayerischen Rundfunks, Rotterdam Philharmonic eta Oslo Philharmonic Orchestra orkestrekin aritu da elkarlanean.
Gaur egun, Parisko Orkestrako Lehen tinbal jotzaile bakarlaria da, Parisko Conservatoire à Rayonnement Régionaleko irakaslea eta Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko irakaslea.
Azalpena
Goi-mailako ikasketak amaitu ondoren, tinbaletan espezializazio-maila handiagoa lortu nahi duten ikasle edo profesionalei zuzenduta dago ikastaroa. Helburua instrumentuaren orkestra- edo bakarlari-errepertorioaren alderdi tekniko eta interpretatiboetan sakontzea da.
Ikastaroa lan-sistema eta errepertorio pertsonalizatuaren bidez garatuko da, ikasle bakoitzaren interes artistikoetara, beharrizan berezietara eta bere helburu eta asmo profesionaletara egokituko dena.
Edukiari dagokionez, honako hauek landuko dira:
– Hainbat konpositoreren orkestra-pasarteak, instrumentuaren eta garaiaren alderdi tekniko espezifikoetan sakonduz.
– Tinbal klasiko eta garaikideetako estudio, obra eta kontzertu adierazgarrienak, orkestra-entzunaldietan, lehiaketetan eta oposizioetan eskatzen direnak.
– 2 orduko akonpainamendua aurre ikusten da pianoarekin, orkestra-pasarteak edo hala eskatzen duten obrak landu ahal izateko.
Matrikulatutako pertsonek, ikastegiak hala proposatuta, Musikenek programatutako jarduera instrumentaletan edo hitzarmena duten beste musika-talde batzuekin elkarlanean egiten diren jardueretan parte hartu ahal izango dute euren borondatez. Bideo grabatzeko, tinbal eta orkestra-pasarteen estudio edo obra bat interpretatzea gomendatzen da.
Egutegia
Eskola orduak (banakako tinbal eskolak): 12 ordu (10 ordu instrumentuarekin + 2 pianistarekin)
Ordutegiak irakasleak eta ikasleak adostuko dute, kasu zehatz bakoitzaren aukerak kontutan izanda.