Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  ORKESTRA ERREPERTORIOAN ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA – TUBA

ORKESTRA ERREPERTORIOAN ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA – TUBA

IRAKASLEA: LUIS MANUEL GIMENO

Azalpena

Tuba-bonbardino errepertorioan espezializazio eskolak.

Ikastaroan zehar tuba baxu eta kontrabaxuaren orkestra errepertorioaren pasarte eta solo nagusiak landuko dira: Mahler, Shostakovich, R.Strauss, Bartok. Mussorgsky, Wagner, Berlioz, Tchaikovsky, Brahms, Prokofieff, bai eta entzunaldi eta lehiaketatan eskatzen den tuba errepertorioaren obra eta kontzertu nagusiak ere.

Saioetan tuba orkestra errepertorioari zuzendutako beroketa tekniko berezia egingo da.

Prestaketa saioak egingo dira entzunaldi eta orkestra proba profesionalei zuzenduak.

Matrikulatutako pertsonek, ikastetxeak hala proposatuta, Musikenek programatutako jarduera instrumentaletan edo hitzarmena duten beste musika-talde batzuekin lankidetzan egiten direnetan kolaboratzaile gisa parte hartu ahal izango dute euren borondatez

Egutegia

Banakako eskolak guztira 20 ordu izango dira eta urritik  maiatzara bitartean egingo dira ikaslearekin adostutako ordutegian.

Prezioa: 2650€

X