Musika-interpretazioko irakaskuntza artistikoen masterra
Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. mailako eta Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailako titulazioa.
Masterraren Homologazio ziurtagiria
2024-25 SARRERA PROBAK: BIGARREN DEIALDIA EKAINEAN
Zergatik ikasi Musika Interpretazio masterra Musikenen?
Informazioa:
IZEN-EMATEA: 2024ko apirilaren 15etik eta maiatzaren 15era
SARRERA PROBAK: ONLINE, bideoak 2024ko maiatzaren 30ean eta 31an bidaliko dira
MATRIKULAZIOA: ONLINE ekainean
EGUTEGI AKADEMIKOA: 2024ko irailaren amaieratik 2025ko ekainera
PLAZA ESKAINTZA: 50 ikasturteko
KONTAKTUA
Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat helbide honetara: master@musikene.eus
Musikene. Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia.
MUSIKA INTERPRETAZIOKO MASTERRA* 2023-2024
Europa Plaza 2
20018 Donostia-San Sebastián
Gipuzkoa
Plaza motak:
Ahots edo instrumentu espezialitatea | Eskainitako plaza kopurua |
Pianoa | 6 |
Kantua | 4 |
Biolina | 4 |
Biola | 2 |
Biolontxeloa | 2 |
Kontrabaxua | 2 |
Tronpeta | 2 |
Tronboia | 2 |
Tronpa | 2 |
Tuba | 2 |
Klarinetea | 2 |
Txirula | 2 |
Oboea | 2 |
Fagota | 2 |
Saxofoia | 2 |
Perkusioa | 2 |
Organoa | 2 |
Txistua | 2 |
Akordeoia | 2 |
Gitarra | 2 |
Harpa | 2 |
GUZTIRA | 50 |
MASTERRAREN EGITURA
- Tituluaren kreditu kopurua: 120 ECTS
- Nahitaezko irakasgaiak: 86 ECTS
- Aukerako irakasgaiak: 12 ECTS
- Kanpoko praktikak: 5 ECTS
- Master Amaierako Lana: 17 ECTS
IKASKETA-PLANA
1. MAILA | ||
URTEKO IRAKASGAIAK | ECTSak | |
DER | Errepertorioa bakarlari gisa I | 26 |
DER | Lanbide-garapena | 5 |
LAUHILEKO IRAKASGAIAK LEHEN LAUHILEKOA | ECTSak | |
DER | Teknika instrumental hedatuak | 3 |
AUK | Aukerakoa 1 | 6 |
MAL | Ikerketaren metodologia | 5 |
LAUHILEKO IRAKASGAIAK BIGARREN LAUHILEKOA | ECTSak | |
DER | Ganbera Musika/Ensemblea I | 5 |
DER | Sorkuntzaren eta interpretazioaren arteko elkarrizketa | 5 |
P | Kanpoko proiektua | 5 |
2. MAILA | ||
URTEKO IRAKASGAIAK | ECTSak | |
DER | Errepertorioa bakarlari gisa II | 21 |
DER | Diziplinarteko sorkuntza-proiektuak | 6 |
LAUHILEKO IRAKASGAIAK HIRUGARREN LAUHILEKOA | ECTSak | |
DER | Ganbera Musika/Ensemble II | 5 |
AUK | Aukerakoa 2 | 6 |
LAUHILEKO IRAKASGAIAK LAUGARREN LAUHILEKOA | ECTSak | |
DER | Ganbera Musika/Ensemblea III | 5 |
DER | Grabazio eta postprodukzio teknikak | 5 |
MAL | Master Bukaerako Lana | 12 |
Edukiak eta metodologia
EDUKIAK
Masterrak bost modulu ditu:
- Espezialitate Modulua: modulu praktiko-instrumental honen helburua interpretea perfekzionatzea da. Instrumentuaren banakako eskola oinarri izanik, horren osagarri, Ganbera Musika/Ensemble eskolak izaten dira, ikaslearen beraren intereseko proiektu artistikoen arabera. Espezialitateko irakasleekin egiten den ikaskuntza-blokea da eta ikasleak, oro har, trebakuntza orokorra lortzen du, interprete gisa, hainbat alderditan (solista, ganbera-musika eta ensemblea) eta hainbat testuingurutan.
- Derrigorrezko Modulua: gaur egungo interpretearen errealitate praktikoa eta premiak ditu xede. Honako irakasgai hauek sartzen dira: Garapen Profesionala, Sorkuntzaren eta interpretazioaren arteko elkarrizketa –konpositore eta instrumentistengana egoera errealetan hurbiltzeko aukera ematen du–, Teknika instrumental hedatuak –ikaslea XX. eta XXl. mendeetako musika berriekin konektatzeko–, edo Grabaketako eta postprodukzioko teknikak –ikasleak benetako grabazio bat egin ahal izango du praktiketan, eta masterraren amaieran, bere cd bat ere izango du, besteak beste–.
- Aukerako Modulua: ikaslearen interes partikularrak pertsonalizatzeko aukera ematen du eta, horretarako, ikuspegi teoriko batetik begiratuta, praktika instrumentala osatzeko eta horretan sakontzeko aukerako irakasgaien artean hauta dezake. Ikasleen ikuspegia zabaltzea da irakasgaien helburua, musikaria gaur egungo mundu globalean txertatzeko funtsezkoak diren alderdiak hainbat baliabideren bitartez landuta.
- Kanpoko praktiken modulua: lan-esperientzia eta esperientzia artistikoa eskuratzeko aukera eskaintzen du, askotariko musika-zikloetan kontzertuak eskainiz hainbat formaziotan.
- Master Amaierako Lana: ikasleak Masterrari dagozkion gaitasunak eskuratuko ditu eta, horretarako, Master Amaierako Lana egiteko behar izango dituen ikerketako hainbat metodo eta teknika aztertuko ditu. Master Amaierako Lanean, interprete modura, ikaslearen musika-proiektuarekin estu-estu lotutako lana.
METODOLOGIA
Irakaskuntza mota: irakaskuntza presentziala.
Instrumentuaren banakako eskolak.
Ganbera Musika/Ensemble eskolak taldean, eta kontzertu publiko baten proiektua prestatuko dute.
Taldeko eskolak: besteak beste, Grabaketa-teknikak, Sorkuntzaren eta interpretazioaren arteko elkarrizketa, Diziplinarteko sorkuntza-proiektuak; irakasgai horien bitartez, ikaslea musika-interpretearen egungo errealitatearekin kontaktuan jartzen da eta etorkizunean izango duen lanbide-bizitzarako prestatzen da.
Kanpoko praktikak, hainbat formaziotan: Euskal Herriko musika-zikloetan kontzertuak eskainiz.
Taldeko eskolak gaztelaniaz izango dira eta, banakako eskolen kasuan, irakasleak eta ikasleak adostuko dute hizkuntza (gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa).
Ingelesa jakitea komeni da, bibliografia kontsultatzeko.
Irakasleak nazioarteko hainbat herrialdetakoak izan ohi dira eta, beraz, eleaniztunak dira, hein handi batean.
Ikastegiak hainbat hizkuntza ikasteko aukera eskaintzen du (gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa eta alemana), hizkuntza-programaren bitartez.
SARBIDEA ETA ONARPENA
Hautaketa-prozesua
Ikasleak online sarrera-proben bitartez hautatuko dira, grabazioak bidaliz.
Sarrera-probetarako izen-ematea:
Izena emateko epea: 2024ko apirilaren 15etik eta maiatzaren 15era
Interesdunek izena emateko eskabidea bete behar dute eta honako dokumentazio hau Musikenera bidali, posta arruntaz edo master@musikene.eus helbide elektronikora:
- NAN, AIZ, bizileku-txartela, nortasun-agiria edo pasaportearen fotokopia indarrean.
- Espediente akademikoa, betiere Master ikasketa ofizialak egin ahal izateko beharrezkoa den titulazioko irakasgai guztietako kalifikazioak eta deialdiak zehaztuta.
- Curriculum Vitaea
- Master hau zergatik egin nahi duzun azaltzen duen motibazio-gutuna, eta hautagaiak aurkeztu nahi duen bestelako merezimendurik.
Sarrera-probak:
Grabazioak bidaltzeko epea: 2024ko maiatzaren 30ean eta 31an
Probaren egitura:
1) Gutxienez hiru obra edo horien zatiak interpretatzea, estilo eta garai ezberdinetako adierazle direnak eta gehienez 20 minutuz espezialitate guztietan. Errepertorioa ediziorik eta mozketarik gabeko bideoan grabatuko da eta Musikenera bidaliko da, hautagaitzak onartzen direnean helaraziko zaizkien jarraibideen arabera.
Pianoaren laguntzaz interpretatu behar diren obrak, akonpainamenduaz interpretatuko dira.
2) Elkarrizketa pertsonala. Probatarako onartu diren hautagaiek probak egin aurreko egunetan jaso dituzten galderei erantzungo diete. Erantzun horiek bideoan grabatuko dira eta Musikenera bidaliko dira jasotako jarraibideen arabera.
Kalifikazioa: 1. proba: % 80 / 2. proba: % 20
Epaimahaia ikastegiko hiru irakaslek –aztergai diren diziplinetan espezializatutakoak– osatuko dute, eta honako alderdi hauek ebaluatuko dituzte: hautagaien trebetasun artistikoak eta teknikoak, haien presentzia eszenikoa, haien komunikazio-trebetasunak eta Masterra egiteko duten motibazio-maila.
Emaitzen argitalpena: ekainaren 12tik 17ra bitartean
Sartzeko baldintzak
Irakaskuntza artistikoen goi-mailako titulu ofizial bat izatea, edo graduko titulu ofizial bat, edo Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruko erakunde batek emandako titulu baliokide bat izatea, edo titulu horretako ikasketak 2023/2024 ikasturtean amaitzea.
Era berean, Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparrutik kanpoko hezkuntza-sistemen araberako tituludunek ere izango dute sartzeko aukera, betiere hezkuntza-administrazio eskudunak aldez aurretik egiaztatzen badu titulu horiek prestakuntza-maila baliokidea ziurtatzen dutela.
Matrikula egiteko garaian titulua aurkeztu behar izango da (edo titulu-eskubideak ordaindu izanaren agiria). Gaur egun azken ikasturtean dauden ikasleek ikasturtea amaitutakoan aurkeztu ahal izango dute dokumentazio hori. Azken kasu horretan, dokumentazioa 2024ko urriaren 15a baino lehen aurkeztu behar da.
IKASTEGIRA ITZULTZEA
Musikeneko ikasketak bertan behera utzi ondoren berriz ere hastea erabakitzen duten ikasleek, ikastegira itzultzeko eskera egin dezakete epe honetan: 2024ko uztailaren 1etik 10rera.
Ezarritako epez kanpo aurkeztutako eskaerak edo eskatutako dokumentazioa eman ez duten eskaerak ez dira onartuko.
Eskaerak Musikeneko organo eskudunak ebatziko ditu, ikastegiak hutsik dituen plazak eta emandako dokumentazioa kontutan hartuz.
Eskaerek posta elektronikoz jasoko dute erantzuna uztaileko bigarren hamabostaldian.
ESKAERAK
Interesdunek honako bi pausuak eman beharko dituzte ezarritako epean:
- Eskaera orria online betetzea
- Interpretazioa: eskatzailearen ikus entzunezko grabazioa*, 10 eta 15 minutu bitarteko iraupenaz
*Artxibo edo bideoak alojamendu zerbitzu egokiren batean jartzea gomendatzen da (DropBox, Google Drive, YouTube, Vimeo, e.a. …), eta Musikenera posta elektronikoz (secretaria.academica@musikene.eus) aipatu bideoari sarbidea emango dion linka bidaltzea.
GARRANTZIZKOA
Derrigorrezko betebeharra da ikastegian aurreko egonaldiari dagozkien matrikulazio tasa eta bestelako ordainketak egunean izatea.
Irakasleak
Derrigorrezko irakasgaiak
Errepertorioa bakarlari gisa I y II:
- Akordeoia: Iñaki Alberdi
- Harpa: Christine Icart
- Kantua: Maite Arruabarrena
- Klarinetea: José Luis Estellés
- Kontrabaxua: Pierre De Maistre
- Fagota: David Tomás
- Flauta: Miguel Ángel Angulo, Bruno Claverie, Álvaro Octavio
- Gitarra: Marco Socías
- Oboea: Christian Wetzel
- Organoa: Esteban Landart
- Perkusioa: Javier Alonso, Javier Azanza, Antonio Domingo, Lorenzo Ferrandiz
- Pianoa: Gustavo Díaz-Jerez, Miguel Ituarte, Marta Zabaleta
- Saxofoia: Miguel Ángel Lorente
- Tronboia: Juan Real
- Tronpa: Rodolfo Epelde
- Tronpeta: Luis González
- Tuba: Luis Manuel Gimeno
- Txistua: Aitor Amilibia
- Biola: Natalia Tchitch, Josep Puchades
- Biolina: Catalin Bucataru, Aitzol Iturriagagoitia, Tatiana Samouil, Liana Gourdjia
- Biolontxeloa: Damián Martínez, Pavel Gomzyakov
Ganbera Musika I, II, III: Espezialitateko irakasleak, ikaslearen proiektu artistikoaren arabera
Ensemble I, II y III: José Luis Estellés
Lanbide-garapena: Mª José Cano, Juan Solaguren; irakasle gonbidatuak
Sorkuntzaren eta interpretazioaren arteko elkarrizketa: Jesús Echeverría, irakasle gonbidatuak
Diziplinarteko sorkuntza-proiektuak: Mª Eugenia Luc
Grabazio eta postprodukzio teknikak: Juanan Ros
Teknika instrumental hedatuak: Ramon Lazkano
Kanpoko proiektua: Gotzone Higuera
Master Bukaerako Lana
- Ikerketaren metodologia: Itziar Larrinaga, Gustavo Díaz-Jerez, Ángel Molinos
- Master Bukaerako Lana: Irakasle Doktoreak
Hautazko irakasgaiak
Artea eta gizartea: Itziar Larrinaga, Xabier Erkizia (irakasle gonbidatua)
Kulturarteko elkarrizketa eta entzule berriak: Elix Etxebeste, Ana García Urcola, Gotzone Higuera
XX. eta XXI. mendeetako pentsamendu sortzailea eta estetikoa: Elix Etxebeste
Matrikula eta bekak
Matrikula
Masterra bi urtean egin daiteke, denbora osoz jardunez gero: ikasturte bakoitzeko matrikula 60 ECTS; bestela, jardunaldi partzialean hiru urtean ere egin daiteke, baina lehenengo ikasturtean 45 ECTStan, gutxienez, matrikulatu behar da. Ikasturte bakoitzean, ikasturte horretan matrikulatutako kredituak ordaintzen dira.
Ikasturte akademiko bakoitzeko matrikula osoa (60 ECTS): 5820 euro. Master honetako kreditu bakoitzaren kostua 97€ko da 1. matrikulan eta 140€koa 2. matrikulan edo hurrengoetan.
Ordainketa hiru zatitan egingo da:
- heren bat matrikulatzean.
- gainerakoa bi erditan, bata azaroan eta bestea otsailean.
Musikeneko ikasle ohi tituluduna baldin bazara, matrikularen prezioan % 15eko beherapena izango duzu.
Bekak
Master ikasleentzat soilik bekak:
- “Igartza” beka bat, 3.300 eurokoa: Beasaingo Udalak 3.000 euroko beka bat emango du Musikeneko Interpretazio Masterretan (Orkestra Ikasketa, Musika-Interpretazio edo Jazz-Interpretaziokoak) matrikulatuta dagoen ikasle batentzat, horretarako sortuko den epaimahai batek hautatua. Hautaketa udazkenean egingo da.
- YAMAHA beka bat, 2.000 eurokoa: Yamahak 2.000 euroko beka bat emango du Musikeneko Musika-Interpretazio edo Jazz-Interpretazio Masterretan matrikulatuta dagoen ikasle batentzat, horretarako sortuko den epaimahai batek hautatua. Hautaketa udazkenean egingo da.
Beka orokorrak:
- Eusko Jaurlaritzaren bekak: EAEn bizi diren ikasleek unibertsitate-ikasketak eta bestelako goi-mailako ikasketak egiteko Eusko Jaurlaritzak urtero ematen dituen diru-laguntzak jasotzeko aukera izan dezakete. http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus
- Hezkuntza Ministerioaren bekak: EAEtik kanpo bizi diren ikasleek beka orokorrak jasotzeko aukera izan dezakete derrigorrezkoen ondoko ikasketak egiten ari diren ikasleentzat Hezkuntza Ministerioak urtero egiten dituen deialdietan: www.mecd.gob.es
Araudia
- 1614/2009 Errege Dekretua, urriaren 26koa, 2/2006 Lege Organikoak araututako goi-mailako arte-irakaspenen antolaketa ezartzeari buruzkoa. Errege Dekretu horren 7. artikuluan goi-mailako arte-irakaskuntzako zentroei masterrak eskaintzeko baimena ematen zaie.
- EBAZPENA, 2020ko urriaren 5ekoa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bitartez argitara ematen baita Donostiako «Musikene» Goi Mailako Musika Ikastegi Baimenduaren Musika Interpretazioko Arte Irakaskuntzetako Masterraren titulua lortzeko ikasketa-plana.
- Hezkuntza eta Lanbide-Heziketaren Ministeritzaren Homologazioa.