
COURT-CIRCUIT ENSEMBLEA MUSIKENEN
Musikenek Parisko Ensemble Court-Circuit hartuko du apirilaren 10, 11 eta 12an, nazioarteko eszena garaikidean eragin handienetakoa duen taldea. 2024/25 ikasturteko ensemble egoiliarra izango da.
Bere bisita Musikeneko Sorkuntza Masterraren barruan kokatzen da, musikagile eta interpreteen arteko elkarlana bultzatzen duen programa berritzaile bat, ikasleei erreferentziazko artistekin batera sorkuntzako esperientzia errealak eskainiz.
Hiru egunez, ensembleko musikariek Sorkuntza eta Interpretazio Masterreko ikasleekin lan egingo dute tailer eta masterclasseetan. Lankidetza hau apirilaren 12an, larunbata, arratsaldeko 19:00etan amaituko da Ensembleren kontzertu batekin Musikeneko Auditorioan, non sorkuntza masterreko ikasleek konposatutako obrak estreinatuko diren. Aurretik, mahai-inguru bat egingo da musikari ta ikasleekin.
Topaketa honek amaiera emango dio online saioak eta Parisera egindako prestakuntza-bidaia barne hartu dituen prozesuari, Musikenek XXI. mendeko errealitate profesionalarekin lotutako prestakuntza artistiko bikainarekin duen konpromisoa sendotuz.
- Informazio gehiago hemen