Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  GIPUZKOAKO ORGANOAK PLAZARA

GIPUZKOAKO ORGANOAK PLAZARA

Musikenek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako GIPUZKOAKO ORGANOAK PLAZARA 2025 zikloaren zortzigarren edizioa apirilaren 30etik maiatzaren 4ra bitartean egingo da. Ziklo honek Gipuzkoako ondare organistikoa eta organo errepertorioa publikoari hurbiltzea du helburu, askotariko jarduerak dituen ziklo moldakor baten bidez.

Aurtengo programazioak Azkoitiko (Andre Maria Erreginaren eliza), Ataungo (Tourseko San Martin eliza), Bergarako (San Pedro eliza), Usurbilgo (San Salbatore eliza) eta Donostiako San Bizente eta Santa Maria elizetako organoetara hurbilduko gaitu.

Bost egunetan zehar, aipatutako organo zoragarriak ezagutzeko aukera izango dugu nazioarteko artisten eskutik eta baita ere Musikenen organoa ilusioz ikasten ari diren gazte talentudunen eskutik. Publikoak kalitate goreneko programazioaz gozatu ahal izango du, Gipuzkoak harrotu dezakeen organo-ondare handia nabarmentzeko.

Programa osoa hemen

X