Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MUSIKENE BIG BAND ETA MUSIKENE ORKESTRA SINFONIKOAREN KONTZERTUA

MUSIKENE BIG BAND ETA MUSIKENE ORKESTRA SINFONIKOAREN KONTZERTUA

Musikene Big Band eta Musikene Orkestra Sinfonikoak kontzertuak eskainiko dituzte maiatzaren 9an, ostirala, eta 10ean, larunbata.

Asteburua Musikene Big Bandaren emanaldi batekin hasiko da maiatzaren 9an, ostirala, 20:00etan Tolosako Leidor Antzokian, Bernard Van Rossum saxofoi jotzaile, konpositore eta moldatzaile hispaniar-holandarraren gidaritzapean. Egitarau osoa hemen. Sarrerak Leidor antzokiko leihatilan, baita esteka honetan ere. Kontzertua Kutxa Fundazioarekin lankidetzan eta Europar Batasunaren laguntzari esker.

Orkestrari dagokionez, Lucas Macias maisua izango da ikasleekin astebetez lan egin ondoren, kontzertu batean talde sinfonikoaren buru jarriko dena. Topaketa maiatzaren 10ean, larunbata, izango da, 19:00etan, Musikeneko auditorioan. Flautako ikaslea, Elena Álvarez, bakarlari gisa arituko da. Programa osoa hemen.

Sarrera gonbidapenarekin bakarrik. Pertsona bakoitzak bi gonbidapen jaso ahal izango ditu kontzertuaren egun berean, 17:30etatik aurrera, Musikeneko hallean.

X