Mª Eugenia Luc
Konpositore honek Argentinako Unibertsitatean, Civica Scuola (Milan), Parisko VIII Unibertsitatean eta EHUn burutu zituen ikasketak. Musikinstitut Darmstadt eta Accademia Chigiana erakundeetako bekaduna izan zen, D. SCHNEBEL eta E. MORRICONE irakasleen zuzendaritzapean.
Bere musikak sari ugari jaso ditu ( I.I.L.A.-Erroma, I.M.E.B.-Bourges, SGAE, Eusko Jaurlaritza) eta nazioarteko aretoetan estreinatu dute (Colón Antzokia, Kunitachi College, Hochschule Berlín, Euskalduna Jauregia, Guggenheim Museoa, Musika Hamabostaldia, Musica Strasbourg, World Music Days). Gainera, musikari eta talde askok (M. CAROLI, H. SPARNAAY, P. STRAUCH, Exaudi Vocal Ensemble, Plural Ensemble, Proxima Centauri, Moscow Contemporary Music, Euskadiko Orkestra, Bilbao Orkestra, Orquesta Nacional de Buenos Aires) interpretatu dute bere musika zuzendari ospetsuen gidaritzapean (R. TREVIÑO, M. NESTEROWICZ, J. MENA, E. SIFFERT, eta abar).
Buenos Airesko Kontserbatorioko eta Unibertsitateko irakaslea izan zen eta Buenos Aires/ EHU Fakultatekoa. 2004tik Musikeneko irakaslea da.
Berlin, Viena eta Montevideoko unibertsitateetan eskola magistralak ematen ditu, eta baita Parma, Milan eta Buenos Aireseko kontserbatorioetan ere.
2016an bere “De Aire y Luz” CD monografikoak MELÓMANO DE ORO saria jaso zuen.
1997tik Ensemble Kuraiaren sortzailea eta zuzendari artistikoa da.