Estreinaldi bikoitza Arkitekturaren Munduko Egunean
Lehendabiziko aldiz aurkeztuko zaie ikusleei MSKN Master Ensemblea eta Mikel Iturregiren Hondakinaren geldialdiak obra Arkitekturaren Munduko Eguna urtero ospatzen da urriko lehenengo astelehenean, eta datorren hilak 5ean Musikeneko Master ikasleen presentzia handia izango du. MSKN Master Ensemblea entzungo den lehenengo aldia izango da,
Jazzaren jatorria Donostian, Patri Goialderen liburu berria
Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko irakasle askoren profil ikertzaileak bide eman du Musikene, UPV/EHU eta Eresbilek irakasle horien lanak lehentasunez ardatz dituen argitalpen elkarlan lerro bat sortzea erabakitzeko. Serie honetako lehenengo liburukiak Donostiako jazza du protagonista, Filologia Hispanikoan doktore,
Graduondokoetarako izen-ematea zabalik
Oraindik plaza libre daude datorren ikasturtean gure ikastetxean graduondoko bat ikasi ahal izateko. Eskaintzen dugun diziplina eskaintza zabalaren artean, musika tradizionalarena eta koru-prestakuntza eszenikoarena nabarmentzen dira, Intermezzorekin lankidetzan. Horiez gain, Musikenek espezializazioa eskaintzen du interpretazio klasikoko, jazzeko eta ganbera-musikako instrumentu
Iraileko ezohiko deialdia
Musika Garaikidea Sortzeko Masterra, Jazz Interpretazioko Masterra eta Musika-arloko bitartekaritza kudeaketa eta zabalkundeko Masterra egiteko deialdi berri bat ireki dugu. Izena irailaren 10era arte eman daiteke. Sarbide-probak, online, irailaren 14an eta 15ean izango dira. Informazio gehiago
Donostiako Jazzaldian eta Musika Hamabostaldian kontzertuak
Berriz ere izango gara agertokietan, Donostian udaran egiten diren bi jaialdi nagusietan gure ikasleek emango dituzten kontzertuetan. Connection Trio taldea, Juanma Domínguez (kontrabaxua), Adrián Martínez (tronboia) eta Jorge Fernández (pianoa) ikasleek osatua, uztailaren 22an eta 24an izango dugu, 17.30etan, Kursaaleko
Musikenews berria
Gure ikastegiko ikaseleek egiten duten Musikenews aldizkariaren azken alea irakurtzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. HEMEN deskargatu.
Koru abeslarientzat graduondoko berria
Musikenek askotariko eskaintza interesgarria du graduondokoetan, joan den urtean euskal musika tradizionalaren ikastaro arrakastatsuarekin zabaldu zena. Aurten Ikastaro berritzaile bat dugu, Intermezzo enpresarekin elkarlanean abeslarientzat musikan eta eszenatokian profesionalizazioa eskaintzen duena. Musikenek eta Intermezzok bat egin dute graduondoko berritzaile hau eskaintzeko,
Masterren deialdi berria
Datorren maiatzaren 8an epe berria zabalduko dugu gure masterretan izena emateko. Deialdia zabalik egongo da ekainaren 8ra arte eta berdina da Musikenen irakasten diren bost master ofizialetarako. Sarrera probak ekainaren 15a eta 18a bitartean egingo dira hautagaiek bideoak bidaliz eta
Sarrera probak
Musikenek 2020-21 ikasturterako sarrera proben ekaineko deialdiko datak mantenduko ditu, bai eta izena emateko epeak ere. Informazio gehiago
Jarduera akademiko eta kontzertu guztiak bertan behera aldi baterako
COVID-19a dela eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriak betez, jarduera akademiko eta kontzertu guztiak bertan behera utziko dira aldi baterako.