Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MUSIKENE SINFONIETTA KONTZERTUA

MUSIKENE SINFONIETTA KONTZERTUA

Musikene Sinfoniettak doako kontzertua eskainiko du apirilaren 2an, 19:00etan, Musikeneko auditoriumean. Laurent Cuniot frantziarraren zuzendaritzapean, hiru bakarlarik hartuko dute parte topaketan: Sara Vazquez Musikeneko ikasle eta flautista, Alvaro Garcia tronpeta-jotzailea eta Alvaro Canales fagotista, biak Musikeneko ikasle ohiak. Oraingo honetarako proposamena Bach, Hindemith eta Canat de Chizyren obrak izango dituen programa da. Gure konposizioko Lur González Iturritza ikaslearen obra baten estreinaldia ere gozatzeko aukera izango dugu. Egitarau osoa hemen.

Egungo osasun-egoera dela eta, agintariek ezarritako segurtasun-neurriei jarraituz, garaiz joatea gomendatzen da. Ateak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago irekiko dira, eta ordura arte ilara gorde beharko da segurtasun-distantzia errespetatuz. Era berean, derrigorrezkoa izango da musukoa une oro erabiltzea. Halaber, bertako langileek emandako jarraibideak betetzea eskatzen da. Aretoan sartzean, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea ere gomendatzen da.

X