Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  UDABERRIA SOUND, MSKN MASTER ENSEMBLEREN AZKEN KONTZERTUA

UDABERRIA SOUND, MSKN MASTER ENSEMBLEREN AZKEN KONTZERTUA

Musikeneko auditoriumak ateak irekiko ditu igande honetan, martxoaren 27an, 12:00etan, udaberriari ongietorria emateko, MSKN Master Ensemble taldeak -Musikeneko Interpretazio Masterreko ikasleek osatutako taldea- Jose Luis Estellés irakasle eta klarinete jotzailearen zuzendaritzapean emango duen azken kontzertuarekin. Kontzertua hasteko, Igor Stravinsky errusiar konpositorearen Petrouschkaren (1911) bi akordeoirako bertsioa emango da. Jarraian, entzunleek Estelles-ek egin dako ganbera-orkestrarako instrumentazioaren Claude Debussy-ren la Première Rhapsodie para clarinete y orquesta (1911) estreinaldiaz gozatuko dute, maisua bera bakarlari dela. Azkenik, MSKN Master Ensemblek Igor Stravinskyren La consagración de la primavera (1913) intrepretatuko du, XX. mendeko musika-lan garrantzitsuenetako bat alegia. PROGRAMA OSOA HEMEN

Udaberri Sound izeneko topaketa MSKN Master Ensemble orkestra-talde balioaniztunaren hirugarren eta azken ekitaldia izango da. Bertan, Musika Interpretazioko Masterreko ikasleek goi mailako prestakuntza profesionala lortuko dute, batez ere XX. mendeko klasikoetatik hasi eta obra berriak estreinatu arteko errepertorioan zentratuz.

X