Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Pablo Sorozabal konpositoreari eskainitako jardunaldia

Pablo Sorozabal konpositoreari eskainitako jardunaldia

Musikeneko auditoriumean Pablo Sorozabal euskal sortzaileari eskainitako kontzertua izango da datorren astelehenean, martxoak 21, 19:30etan. Javier Pérez de Azpeitia eta Itxaso Sainz de la Maza pianistak, Aitzol Iturriagagotia biolinista eta Olatz Saitua sopranoa, gure ikastegiko irakasleak, Dalias boskotearekin (flauta, klarinetea, fagota, tronpa eta oboea) eta Rebekka Riedel biolontxelo jotzailearekin batera arituko dira taula gainean, konpositore donostiarraren obrak interpretatzen. Kontzertuaren aurretik mahai inguru bat egingo da 18.00etan, Sorozabalen bilobak eta zenbait adituk ikusleei euskal musikariaren figura gerturatuko dietelarik. Bi jarduerak Musikeneko auditoriumean egingo dira, eta irekiak eta doakoak izango dira. Musikenek euskal musikagileak gizartera hurbiltzeko abian jarri duen Gure Sortzaileak Gogoan zikloaren bigarren jardunaldia da. INFORMAZIO GEHIAGO

Egungo osasun-egoera dela eta, agintariek ezarritako segurtasun-neurriei jarraituz, garaiz joatea gomendatzen da. Ateak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago irekiko dira, eta ordura arte ilara gorde beharko da segurtasun-distantzia errespetatuz. Era berean, derrigorrezkoa izango da musukoa une oro erabiltzea. Halaber, bertako langileek emandako jarraibideak betetzea eskatzen da. Aretoan sartzean, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea ere gomendatzen da.

X