Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MUSIKENE MASTER STRING ORKESTRA KONTZERTUA

MUSIKENE MASTER STRING ORKESTRA KONTZERTUA

Musikene Master String Orkestrak, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian Orkestra Ikasketen Masterra egiten ari diren ikasleek osatutako taldeak, kontzertua eskainiko du ostiral honetan, martxoak 11, 19:00etan Musikeneko auditoriumean.  Zetterqvist kontzertino eta zuzendari suediarraren zuzendaritzapean aste osoan egindako lanaren emaitza da topaketa. EGITARAU OSOA HEMEN.

Kontzertuko sarrera doakoa eta librea izango da, lekua bete arte. Egungo osasun-egoera dela eta, agintariek ezarritako segurtasun-neurriei jarraituz, garaiz joatea gomendatzen da. Ateak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago irekiko dira, eta ordura arte ilara gorde beharko da segurtasun-distantzia errespetatuz. Era berean, derrigorrezkoa izango da musukoa une oro erabiltzea. Halaber, bertako langileek emandako jarraibideak betetzea eskatzen da. Aretoan sartzean, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea ere gomendatzen da.

X