Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Musikene Banda Sinfonikoaren kontzertua

Musikene Banda Sinfonikoaren kontzertua

Musikeneko Banda Sinfonikoak, ikastegiko berrogeita hamar bat haize eta perkusio ikaslek osatutako taldeak, doako kontzertua eskainiko du Juan Antonio Gallasteguiren gidaritzapean martxoaren 5ean, larunbata, 19: 00etan Musikeneko auditoriumean. Programa Alfred Reeden musikarekin hasiko da, bere The Hounds of Spring obrarekin hain zuzen ere eta Ronald Bingeren Concierto para Saxofón Alto piano n.12, John Mackeyren Redline tangoa eta David Maslankaren Symphony n.4 ere entzungai izango ditugu.

Kontzertuko sarrera doakoa eta librea izango da, lekua bete arte. Egungo osasun-egoera dela eta, agintariek ezarritako segurtasun-neurriei jarraituz, garaiz joatea gomendatzen da. Ateak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago irekiko dira, eta ordura arte ilara gorde beharko da segurtasun-distantzia errespetatuz. Era berean, derrigorrezkoa izango da musukoa une oro erabiltzea. Halaber, bertako langileek emandako jarraibideak betetzea eskatzen da. Aretoan sartzean, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea ere gomendatzen da. PROGRAMA OSOA  HEMEN 

X