Perkusio Ensenblearen kontzertuak
Sorpresa eta berritasuna dira Musikeneko Perkusio Ensenblearen kontzertuen ezaugarri, aipagarria izanik Fran Barajas Musikeneko Konposizio ikaslearen Songnook obraren erabateko estreinaldia. Gabriella de Esteban da taldearen zuzendari musikala eta Antonio Domingo berriz zuzendari artistikoa, biak ikastegiko irakasle, eta lau kontzertu emango ditu Donostia eta Bilbon, horietatik bi hiriburu horietako kontserbatorio profesionaletan. INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN