ENSEMBLE KURAIAren KONTZERTUA
Ensemble Kuraia taldeak kontzertua emango du otsailaren 19an, larunbata, 19: 00etan Musikeneko auditoriumean. Taldeak Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko Konposizio Masterreko eta Graduko lau ikasleren (Jagoba Astiazaran, David Enrique Hernández, Jon Sáenz eta Iñaki Carcavilla) obrak interpretatuko ditu. Horiekin batera, ensembleak Zuriñe F. Gerenabarrena Musikeneko irakaslearen eta Zhou Tian konpositorearen piezak eskainiko ditu, azken hori Musikenek Euskadiko Orkestrarekin duen lankidetzari esker gonbidatua. Larunbat horretan bertan, kontzertuaren aurretik, jendaurreko entsegu orokor bat izango da 15:15etan, eta ondoren mahai-inguru bat 17:30etan Ramon Lazkano musikagile eta Musikeneko irakasleak moderatua. Bertan, Zhou Tianek, Zuriñe F. Gerenabarrenak eta Maria Eugenia Luc (musikagilea, Musikeneko irakaslea, Kuraiako zuzendari artistikoa) egungo sorkuntzaren perspektiben inguruan arituko dira, Musikene, zona fértil para creadores y ensembles izenburupean.
Bi jardueretako sarrera doakoa eta librea izango da, lekua bete arte. Egungo osasun-egoera dela eta, agintariek ezarritako segurtasun-neurriei jarraituz, garaiz joatea gomendatzen da. Ateak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago irekiko dira, eta ordura arte ilara gorde beharko da segurtasun-distantzia errespetatuz. Era berean, derrigorrezkoa izango da musukoa une oro erabiltzea. Halaber, bertako langileek emandako jarraibideak betetzea eskatzen da. Aretoan sartzean, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea ere gomendatzen da. PROGRAMA OSOA HEMEN