Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MUSIKENE BIG BAND KONTZERTUA

MUSIKENE BIG BAND KONTZERTUA

Musikene Big Band-ak doako kontzertua eskainiko du ostiral honetan, otsailaren 18an, iluntzeko 19:00etan Musikeneko auditoriumean. Hitzordua Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian Jazz espezialitatea egiten ari diren ikasleen jarduera akademiko bat da. Musika banda hauen ohiko formatuarekin (tronpetak, tronboiak, saxoak eta sekzio erritmikoak) eta maisu ezberdinen zuzendaritzapean, aste beteko hiru topaketa egiten dituzte ikasturtean zehar. Ostiralean, Musikene Big Band Francesc Capellaren zuzendaritzapean arituko da. Musikeneko irakaslea, Capella heziketa klasikoko eta jazzeko musikaria da, konpositore eta moldatzaile lanak jazz pianoarekin uztartzen dituena.

Kontzertuko sarrera doakoa eta librea izango da, lekua bete arte. Egungo osasun-egoera dela eta, agintariek ezarritako segurtasun-neurriei jarraituz, garaiz joatea gomendatzen da. Ateak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago irekiko dira, eta ordura arte ilara gorde beharko da segurtasun-distantzia errespetatuz. Era berean, derrigorrezkoa izango da musukoa une oro erabiltzea. Halaber, bertako langileek emandako jarraibideak betetzea eskatzen da. Aretoan sartzean, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea ere gomendatzen da. PROGRAMA OSOA  HEMEN

X