Orkestraren kontzertua 20.urteurrena ospatzeko
Musikenek bere 20. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusietako bat antolatuko du otsailaren 11n, ostirala, eta 12an, larunbata. Musikeneko Orkestra Sinfonikoak bi emanaldi eskainiko ditu Unai Urrecho maisu arrasatearraren batutapean, euskal musikari buruzko programa monografiko batean. Bertan, Musikenen ikasitako bi bakarlari gazte izango dira: Ana Sagastizabal soprano bilbotarra eta Lucia Arzallus pianista donostiarra. Jesus Guridiren Preludio de Mirentxu, Francisco Escuderoren Concierto vasco para piano (Lucia Arzallus donostiarra bakarlari gisa), Pablo Sorozabalen Siete lieder (Ana Sagastizabal bilbotarraren ahotsean) eta Aita Madina konpositore oñatiarraren orkestrarako obraren Tetraludium estreinaldiak osatzen dute saioaren programa. Entsegu orokor bat egingo da ostiralean publiko guztiarentzat eta kontzertu bat larunbatean, azken honetarako gonbidapena eskatu beharko da 943023764 telefonoan, 10:00etatik 14:00etara. Bi kontzertuak 19: 00etan izango dira Musikeneko auditoriumean.
Egungo osasun-egoera dela eta, agintariek ezarritako segurtasun-neurriei jarraituz, garaiz joatea gomendatzen da. Ateak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago irekiko dira, eta ordura arte ilara gorde beharko da segurtasun-distantzia errespetatuz. Era berean, derrigorrezkoa izango da musukoa une oro erabiltzea. Halaber, bertako langileek emandako jarraibideak betetzea eskatzen da. Aretoan sartzean, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea ere gomendatzen da. Programa osoa HEMEN