Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MSKN MASTER ENSEMBLEREN KONTZERTUA

MSKN MASTER ENSEMBLEREN KONTZERTUA

MSKN Master Ensemble, interpretazio Masterreko ikasleek osaturiko taldeak doako kontzertua eskainiko du Jose Luis Estellés irakaslearen batutapean. Kontzertua igandean, hilak 6, eguerdiko 12:00etan izango da Musikeneko Auditoriumean. Irakasle valentziarrak ibilbide artistiko zabala du, orkestra zuzendari, klarinete-jotzaile eta irakasle arloetan. Gaur egun ganbera-musika irakasle da Koloniako (Alemania) Hochschule für Musik und Tanz-en, eta Musikenen klarinete irakasle. Estellés Musikeneko ikastegiko kide dugu sortu zenetik, eta Orkesta Ikasketen Zuzendari (2003-2009) eta Zuzendari Artistiko (2008-2010) karguak ere bete ditu. Estellés irakaslearen gidaritzapean Frederic Chopin eta Ramón Lazkano musikagileen lanak eskainiko dira igandean.

Kontzerturako sarrera doakoa eta librea izango da, lekua bete arte. Egungo osasun-egoera dela eta, agintariek ezarritako segurtasun-neurriei jarraituz, garaiz joatea gomendatzen da. Ateak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago irekiko dira, eta ordura arte ilara gorde beharko da segurtasun-distantzia errespetatuz. Era berean, derrigorrezkoa izango da musukoa une oro erabiltzea. Halaber, bertako langileek emandako jarraibideak betetzea eskatzen da. Aretoan sartzean, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea ere gomendatzen da. Programa osoa HEMEN

X