Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Andueza, Chacon eta Tejadak osaturiko Hirukoteak John Coltraneren omenezko kontzertua eskainiko du Tabakaleran

Andueza, Chacon eta Tejadak osaturiko Hirukoteak John Coltraneren omenezko kontzertua eskainiko du Tabakaleran

Topaketa otsailaren 10ean izango da Kutxa Kultur Kluban.

Mikel Andueza saxofoi jotzaileak, Joaquin Chacon gitarristak eta Gonzalo Tejada kontrabaxu jotzaileak John Coltrane (1926-1967) saxofoi jotzailearen omenezko kontzertua eskainiko dute ostegunean, otsailaren 10ean, iluntzeko 21:00etan. Kutxa Kultur, Musikenek eta Jazzaldiak abian jarritako zikloaren barruan dator kontzertua. Musikariak  -hirurak Musikeneko irakasleak- ez ohiko bateriarik gabeko hirukotean aurkeztuko dira Crescent Coltrane izeneko kontzertuan, saio honen bidez, gogoratu nahi duten musikari eta diskoari erreferentzia eginez.

Hilaren 10eko kontzertua joan den urtarrilean hasitako zikloko bigarrena izango da, Kutxa Kultur, Musikene eta Jazzaldiaren arteko elkarlanari esker, Donostiako urteroko jazz programazioa zabaltzeko helburua izanik. Aurrerantzean, kontzertuok hilabeteko bigarren ostegunean izango dira Tabakalerako Kutxa Kultur Kluba gunean, eta bertan Musikeneko artistak izango ditugu protagonista: irakasleak, Master ikasketa ofizialak ikastegian bertan amaitu dituzten profesional gazteak eta baita egungo ikasleak ere. Gainera, irakasleek gidatuta zikloan Jam Sessions egongo da.

Hilaren 10eko kontzerturako sarrerak www.kutxakultur.eus webgunean daude eskuragarri.

X