MUSIKENEk PRIhME nazioarteko proiektuan parte hartzen du, goi mailako musika hezkuntzan botere-harremanak aztertzeko
Euskal Herriko Goi Mailako Musika ikastegia da ekimen aitzindari honetan parte hartzen duen Estatuko ordezkari bakarra
Royan Irish Academy of Music eta Kontserbatorioen Europako Elkarteak (AEC) sustatuta, Erasmus+ elkarte estrategiko hau abian jarri da Musikene eta Europako beste herrialde batzuetako ikastegiekin batera, hala nola Alemania, Austria, Italia, Kroazia, Polonia, Suedia eta Ukraina. PRIhMEren helburua (Stakeholder Assembly on Power Relations in Higher Music Education https://aec-music.eu/project/prihme-2020-2023-erasmus-strategic-partnership/) Goi Mailako Musika Hezkuntzaren testuinguruan botere-harremanak aztertzea da, modu bidezko, seguru eta eraikitzailean. Horretarako herritarren batzarraren ereduari jarraitzen dio, eta guztira erakunde bazkideetako 50 lagunek parte hartzen dute –ikasleak, irakasleak, administrazio langileak eta karguak-. Proiektua joan den irailean jarri zen abian eta 2023ko abuztura arte garatuko da. Musikenek hurrengo batzarra hartuko du ekainean, ikasleen behar bereziek eta testuinguru sozioekonomikoak edo geografikoak sarbidean eta kontserbatorioen esperientzian duten eraginaren inguruan hausnartzeko helburuz. Proiektu honen eragina musika-testuinguru ezberdinetan areagotzeko, Musikenek ekitaldi biderkatzaile gisa hartuko du ROCEren (Red de Organizadores de Conciertos Educativos y Sociales) 2022ko topaketa, aurten Musika ekosistema: lidergoa, aniztasuna eta berrikuntza kudeaketa ereduetan gaiaren inguruan. Horri buruzko informazio gehiago: https://rocemusica.org/actividades/encuentros/encuentro-2022/